Asier Ezeiza hernaniarra aske geratu da, 12 urteko espetxealdiaren ondoren

  • Ostegun eguerdian utzi zuten aske Asier Ezeiza Ayerra Xaxi euskal presoa Zaballan, Frantziak entregatu eta Espainiako Justiziak absolbitua izan ondoren. Hogei urteren ondoren, bere jaioterri Hernanira itzuli da.


2020ko maiatzaren 22an - 07:06
Senide eta lagunekin batera itzuli da Asier Ezeiza 'Xaxi' euskal presoa Hernanira.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asier Ezeiza presoa aske utzi zuten ostegun arratsaldean, Espainiako Auzitegi Nazionalak askapen autoa kaleratu ondoren. Ezeizak Gasteizko Zaballako espetxean pasa ditu azken bi hilabeteak.

2008an atxilotu zuten Frantziako Arceau herrian, Borgoñan. ETArekin lotuta bi kondena bete ditu, lehergailuak egiteko materiala tarteko. Hainbat kartzelatan sakabanaturik egon izan da hamabi urte hauetan eta protestak ere egin behar izan ditu, behin behineko egoeran baldintza kaskarretan zegoela salatzeko. 2018an Frantziako Gobernuak Mont-de-Marsan espetxera eraman zuen "odol deliturik ez duten eta zigorra betetzear dauden" presoak hurbiltzeko politikari jarraiki.

Otsaila hasieran Frantziak Espainiari entregatu eta hil bukaeran epaitu zuten kausa batengatik Ezeiza, baina Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen –beste kausa bat dago irekita bere kontra Espainiako Estatuan–. Geratzen zitzaizkion kartzela-zigor hilabeteak kunplitzera Frantziara itzuli beharrean, Zaballan egon da geroztik, Covid-19aren krisiaren ondorioz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude