ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 29a

Arrakastatsuaz gain, inflexio puntutzat jo du mugimendu feministak M8a

  • Euskal Herriko Mugimendu Feministak M8 osteko lehen balorazioa egin du. Egunak utzitako irudiek argi uzten duten bezala, “erabateko arrakasta” izan zela nabarmendu dute. Grebaren eragina ikusita, inflexio puntutzat hartu dute eta “behingoz” benetako neurriak ezartzeko garaia dela. Mugimendu feministaren arabera, 230.000 emakume  manifestatu ziren Euskal Herrian egun hartan.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko martxoaren 13a

Egun historikoa izan zela pentsatzeko hainbat arrazoi dituztela esan dute. Besteak beste, emakumeei dagokiena defendatzeko “indarra eta muskulua” dutela argi utzi duelako mugimenduak. “Martxoaren 8an Euskal Herriko emakume gehienok eredu sozial feminista nahi dugula adierazi genuen”. Horren harira, EAJk izandako jarrera kritikatu du mugimendu feministak: “Ohikoa duen zehaztugabetasunarekin, zer egiteko prest dagoen erakutsi digu”. Ordu laurdeneko elkarretaratzea berdintasuna lortzeko konpromisotik urruti dagoen ekintza dela adierazi dute eta jarri beharreko bitartekoak jartzeko eskatu diote.

Gizarte eredua eraldatzeko proposamenak aspalditik mahai gainean eduki izan badituzte ere, agintariek orain arte kasurik ez egin izana arbuiatu dute. Epe laburrean ezarri daitezkeen neurriak martxan jartzea eskatu diete hainbat arlotako arduradunei. Hala nola, azpikontratazio eta sektore feminizatuen prekaritatearekin amaitzea.

Mugimenduak dio greba feministak utzitako ondorioen artean zaintza lanek lortu duten ikusgarritasuna azpimarratu behar dela. Emakumeek planto egin izanaren ondorioz orain arte “ikusezinak ziren liskarrak” agerian utzi dituela adierazi dute eta “kontzientzia eta praktika kolektiboak aldatzeko” balioko duela.

M8aren izaera internazionalista ere aipatu du mugimendu feministak: “Sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kolonialistaren kontra, sare kontrahegemonikoak sortzeko ibilbidean pauso bat gehiago emateko balio izan du”. Era berean, mundu mailan egin ziren manifestazio eta aldarrikapenak txalotu ditu.

Mugimendu Feministak zabaldutako balorazio osoa hemen irakurri dezakezue.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: M8 greba feminista

M8 greba feminista kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude