Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak babesteko eta aterpean lo egiteko aukera bakarra horixe dute, eraikina erortzeko arriskuak arrisku.
Ez da kontu berria, ezta bat-batean sortutako egoera ere. Pabiloi horiek hamar urte baino gehiago daramatzate okupatuta, baina gure kudeatzaileek “etorkizuneko” makineria interesatzen zaienean jartzen dute martxan, zenbakietan eta negozioan besterik erreparatu gabe. Proiektu bat martxan jartzen dutenean, propagandaren distirarekin bat ez datorren guztia maketaren azpian ezkutatzen dute; ohituta daude oztopoak amen batean konpontzera eta jende xehea jakinaren gainean jarri gabe (ez ahal zaie oilategia asaldatuko). Arazoa lehertzen denean eta presio pixka bat sentitzen dutenean bakarrik onartzen dute egoera. Eta orduan bai, aitortzen dute egoeraz jabetuta daudela eta gainera esaten dute denbora daramatela konponbide bila. Une horretan baliabide faltaz hitz egiten dute, gaiaren konplexutasunaz, erakunde eta arlo guztien arteko koordinazio beharrari buruz, departamenduen artekoaz, gosari- eta lan-bazkariez... “Ari gara gaia lantzen”, borobiltzen dute. Eta orduan, balizko aurrerapenak azaldu edo gutxienez hartutako jarrerak aipatu beharrean, zuzenean jotzen dute “ez etorri demagogiekin” eta “politika merkea egiten ari zara” moduko kontradiskurtso klasikoetara, eztabaida beren koto pribatuetan kokatzeko. Bla, bla, bla… Patio garaiko “eta zu gehiago!” hartan bezala.
Oso ondo... Orain behintzat badakigu arazoaz jabetuta daudela.
Erriberako bizilagunek duela hamar urte ere hitz egin zuten, eta pabiloi horietakoren bat egokitzeko proposatu zuten, gutxienez behin-behinean, baldintza duineko ostatu gisa, gero eta jende gehiago heltzen ari baitzen auzora
Jaun-andre kudeatzaileok, azaldu al dezakezue zein izan den zuen kudeaketa azken 20 urteotan? Denbora horretan sortu, hedatu eta finkatzen joan da espazio eta pabiloien okupazioa, Bilboko Manhattan proiektuaren maketa aurkeztu ondoren bat-batean hutsik geratu ziren eraikin horietan. Seguru aski txikikeria, huskeria izan da hau –edo guztiz gai hutsala– hainbat zenbaki, adreilu, zementu, sustatzaile eta higiezinen, IMQ, IDOM, Mondragon... horien guztien artean. Edo agian izan da, bai, interes oportunistetan oinarritutako kudeaketa minimo eta aitorrezinik ere?
Eta garrantzitsuena: jaun-andre kudeatzaileok, konprometitu al zaitezkete gutxieneko duintasunez konponbide bat bilatzera? Pertsona horiek derrigor lekuz aldatu beharko dira, baina ez dadila izan polizia bidezko kaleratze hutsa, arazoa leku batetik bestera mugitzeko baino balioko ez duena.
Orain Lancor eta Consonni dira, baina laster beste pabiloi eta espazio batzuei tokatuko zaie antzeko ataka. Hamar urte baino gehiago izan dituzue egoera horiek kudeatzeko modua pentsatzeko, eta oraindik hasierako puntuan gaude. Eta orain presaka?
Jaun-andre kudeatzaileok, bada garaia propaganda eta zenbakien kudeaketa baino zerbait gehiago egiteko. Zuen soldatak –ustez– ardura-postuak betetzeagatik dira, ez arazo deseroso bakoitza saihesteko edo beste baten gain uzteko.
Erriberako bizilagunek duela hamar urte ere hitz egin zuten, eta pabiloi horietakoren bat –industriaren memoria gordeko omen zutenak, nahiz eta %80 propaganda-gezur hutsa izan– egokitzeko proposatu zuten, gutxienez behin-behinean, baldintza duineko ostatu gisa (dutxak, garbigailuak...), gero eta jende gehiago heltzen ari baitzen auzora. Handik gutxira, alkateak berak publikoki adierazi zuen ekimenak oso ondo hitz egiten zuela bizilagunez. Baina bizilagunek ez zuten nahi haiei buruz ondo edo gaizki hitz egitea, baizik eta udalak eta Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak zerbait egitea, benetan kudeatzen hastea eta babesik gabe zeuden pertsona horien egoera larria nolabait arintzea. Ezer egiten ez bazen, egoerak okerrera egingo zuen eta. Hamar urte geroago, oraindik ez da ezer egin.
Berriro ere planaren presak aginduta jardungo da, pertsonak kontuan hartu gabe? Konponbidea “zubi azpian lo egitera” bidaltzea ote da?
Jaun-andre kudeatzaileok, gauzak erraz datozenean bakarrik kudeatzeko gai bazarete, eroso ez den edozer saihestu eta ardura beste bati uzteko joera baduzue, orduan, Lancor eta Consonni eraitsi beharra justifikatzen duten arrakalak ez dira ezer, ez horixe, harro ordezkatzen omen dituzuen erakunde publiko horien arrakalen aldean.
Eneko Herran Lekunberri, Soziologian lizentziatua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]