Arrakala Nafarroako eskuinean: Navarra Suma koalizioa haustea egotzi dio Esparzak PPri

  • UPNko presidentearen esanetan, PPk estrategia aldatu du "aldebarkatasunez" eta alderdiaren siglak lehenetsi dizkio koalizioari.


2022ko abuztuaren 16an - 09:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Miguel Tellado PPko antolaketa presidenteordeak ABC egunkarian egindako elkarrizketa batean esandakoek hautsak harrotu dituzte beste behin Nafarroako eskuinean. "Navarra Suma hil da?" galderaren aurrean, Telladoren esanetan, PPk hurrengo foru hauteskundeetan bere siglapean aurkeztu "baino ez du buruan", baina UPNrekin koalizioa "baztertu gabe".

Nabardura horiek nahikoak izan dira Javier Esparza UPNko presidentearen berehalako erantzuna izateko. Berri agentziei egindako adierazpenetan, Esparzak ziurtatu du PPk amaitutzat eman duela Navarra Suma koalizioa (UPN, PP eta C's alderdiek osatua), "aldebakartasunez eta komunikabideen bidez".

Gauzak horrela, UPNk uda amaitu ostean erabakiko du koalizioaren etorkizunaren inguruan, Esparzak berak jakinarazi duenez.


Nafarroako politika kanalean gehiago
2026ko ekainaren 9
Istripuen kronologia
Hegazkin zatiak zerutik behera

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.