Aroztegia enpresaren salaketagatik deklaratuko dute Baztango alkateak eta alkate ohiak

  • Prebarikazio delitua egotzita, Joseba Otondo eta Garbiñe Elizegik urriaren 6an joan beharko dute Iruñeko epaitegira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 29an - 11:16
Otondo eta Elizegi, Baztango alkate makila igarotzeko unean (arg: Erran.eus)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2016ko maiatzaren 2an Palacio de Arozteguia SL enpresak Baztango EHBilduko ordezkari eta ordezkari ohien aurkako kereila paratu zuen Iruñeko 5. Instrukzio auzitegian.  Joseba Otondo Bikondoa, gaur egun Baztango Alkate eta Baztango Batzar Nagusiko lehendakaria eta 2011tik 2015era Baztango Alkate eta Baztango Batzar Nagusiko lehendakaria izan den Garbiñe Elizegi Narbarteri prebarikazio delitua egotzi nahi diete. Batean, legez kontrakoa izendatu zen proiektuaren epaiketan Baztango Udala erretiratzeagatik eta bertzean berri bat osoko bilkurara «berandu» eramateagatik. 

Baztango EH Bildutik oroitarazten dutenez, «Aroztegiako proiektua proiektu urbanistiko espekulatzailea da, Baztango paisaia eta egitura soziala hankaz gora jarriko lukeena. 2010ean hasierako Aroztegiako proiektu espekulatzailea herritarren borondatearen kontra onartu zuen Baztango Udalak Virginia Aleman Baztango Udaleko alkate zela (gaur egun Geroa Baiko parlamentaria), UPNren gobernuak azken oniritzia eman arte. Proiektu hura epaitegiek legez kontrakoa izendatu zuten».

2014an Baztango Udaleko eta Baztango Batzar Nagusiak Lekarozko lur ez-urbanizagarrien birkalifikazioaren kontra zeudela ikusirik, UPNren gobernuak proiektua UGPSa bezala tramitatzea onartu zuen. «Baztango tokiko entitateen autonomiaren gainetik pasatuz eta UGPS figura inposiziorako erabiliz, hauteskundetako bi egun falta zirela UGPSa onartu zuen.  Geroa Bairen gobernuak berriz, UPNren jokaldiari azken oniritzia eman zion 2015ko urte zahar bezperan», dio EH Bilduren oharrak. Argi utzi nahi dute zintzotasunez eta gardentasunez jokatu dute beti, «eta kereila hau jazarpen judizial politiko baten kanpaina besterik ez dela».  Mehatxu eta jazarpen guztien gainetik EH Bilduk «herritarren borondatearen defentsan, lurraren defentsan eta kapitalismo espekulatzailearen kontra segituko du lanean. Ez gaituzte isilduko eta ez gaituzte geldituko».

Honela, Baztango alkate eta alkate ohiarekin elkartasuna adieraztera herritarrei dei egiten diete, urriaren 6an goizeko 9:30ean Iruñeko Auzitegietan eginen den elkarteratzean parte hartzera.

 

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Eguneraketa berriak daude