Armadaren gonbidapenak ikastetxeetara ez iristeko eskatu du Sortzenek

  • Batallon Americak gonbidapena luzatu die Nafarroako hainbat eskolei, armada ezagutu dezaten; Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak "legala" dela dio.


2015eko azaroaren 2an - 07:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sortzen Elkarteak Hezkuntza Sailak esku hartzea nahi du: "Gu ez gara legala den edo ez den eztabaidan sartuko. Legala izan daiteke, baina era bat beldurgarria ere", dio komunkabideetara bidalitako oharrean.

"America 66" Espainiako Ejertzitoaren batailoiak 250 urte egin dituen aitzakian, eztabaida piztu duen hainbat ekitaldi ari da burutzen Nafarroan, besteak beste erakusketa eta Espainiako banderari juramentua. Urrian zehar Nafarroako eskoletara gonbidapenak bidali ditu ekitaldi horietan parte hartzeko, eta horrek guraso askoren haserrea ekarri du. Eskola publiko berri bat aldarrikatzen duen Sortzen elkartea ere kontra azaldu da eta Nafarroako Gobernuaren atea jo du:

"Gure seme alabak imaginario beliko eta biolentziaz betetako honetan hezteak, gurasoak garenon kezkatik harago jo beharko luke. Zer motatako jendartea nahi dugu? Etorkizuneko jendartearen muina, arma, bonba eta gerren gorazarrean hezi nahi al dugu? Bakea eta biolentziarik gabeko jendartea eraikitzea guztion ardura da. Bai hezkuntza komunitatearena zein familia eremuena. Zer esanik ez Departamentuak honetan duen bete beharra". Sortzenek Hezkuntza sailari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala halako gonbiteak berriz jaso ez ditzaten.

Jose Luis Mendoza Hezkuntza sailburuak adierazi duenez gobernuak ezin du auzi honetan "modu instituzionalean" posizionatu, baina esan du guraso elkarteek euren kontrako jarrera azaldu eta gonbidapen gehiago es jasotzeko eskatu dezaketela.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
ARGIA  |  Manex Moreno Uharte  |  Mikel Garcia Idiakez
#3
Pikara Magazine  |  Tatiana Romero Reina
#5
Lander Arbelaitz Mitxelena
Azoka
Antimilitarismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.