Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta internet zein papererako idazten trebatzeko aukera zabalduko dugu. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, maiatzaren 7an egingo dugun azterketara aurkeztea besterik ez duzu.
Maiatzaren 7an (asteartea) egingo dugu azterketa, goizeko 11:0etan, bi lekutan:
Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan egingo duzun azterketa. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.
Praktikaldiak lau hilabeteko iraupena du eta hiru sasoi daude aukeran:
2019ko ekainaren 1etik 2019ko irailaren 28ra.
2019ko urriaren 1etik 2020ko urtarrilaren 31ra.
2020ko otsailaren 1etik 2020ko maiatzaren 31ra.
Lau orduko lanaldia izango da.
Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.
Animatu eta batu ARGIAren komunikazio proiektu independentera.