Argia Sariak banatuko dira gaur Usurbilgo Atxega Jauregian

  • Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 26an, euskal hedabideetako eta kulturako ehundik gora lagun bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa.

2023ko Argia Sariak. Argazkia: Dani Blanco / CC BY-SA

2024ko urtarrilaren 26an - 09:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

35. edizioa izango da ostira1lekoa. Gonbidatuak 13:00ean gerturatuko dira Usurbilen dagoen Atxega Jauregira eta zizka-mizken inguruan berriketarako tartea egongo da. Ohiturari jarraituz, hedabideetako, kulturako eta erakundeetako ehundik gora ordezkarik argazkia aterako dute. Bazkariaren ondoren, Haizea eta Oihana Arana ahizpek aurkeztutako ekitaldian sariak banatuko dira.

Bost sari banatuko dira aurten: entzunezkoa, ikus-entzunezkoa, prentsa, internet eta komunikazio kanpaina. Bazkalondoren, 17:00etan sariak jakinarazi bezain pronto, ARGIAren webgunean egongo da informazio guztia. 20:00etan saio osoa ikusi ahal izango da argia.eus-en.

Urte osoan zehar, ARGIAn lanketa egin ondoren, udazkenean herritarrei galdetu zitzaien proposatzeko Argia Sariak nork merezi dituen, eta urtero bezala, ARGIAko lantaldeak erabaki du euskarazko komunikazioan nor nabarmendu den 2023an. Ez dute dirusaririk saridunek, baina ARGIAren aitortzarekin batera, Antton Mendizabal eskultoreak egindako garaikurra emango zaie. 1991tik banatzen dira bere lanak.

Aurreko edizioei eta sarituei uzko informazio guztia Argia Sariak kanalean kontsultatu daiteke.


Argia Sariak 2024 kanalean gehiago
2024ko urtarrilaren 26
Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...