Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 26an, euskal hedabideetako eta kulturako ehundik gora lagun bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa.
35. edizioa izango da ostira1lekoa. Gonbidatuak 13:00ean gerturatuko dira Usurbilen dagoen Atxega Jauregira eta zizka-mizken inguruan berriketarako tartea egongo da. Ohiturari jarraituz, hedabideetako, kulturako eta erakundeetako ehundik gora ordezkarik argazkia aterako dute. Bazkariaren ondoren, Haizea eta Oihana Arana ahizpek aurkeztutako ekitaldian sariak banatuko dira.
Bost sari banatuko dira aurten: entzunezkoa, ikus-entzunezkoa, prentsa, internet eta komunikazio kanpaina. Bazkalondoren, 17:00etan sariak jakinarazi bezain pronto, ARGIAren webgunean egongo da informazio guztia. 20:00etan saio osoa ikusi ahal izango da argia.eus-en.
Urte osoan zehar, ARGIAn lanketa egin ondoren, udazkenean herritarrei galdetu zitzaien proposatzeko Argia Sariak nork merezi dituen, eta urtero bezala, ARGIAko lantaldeak erabaki du euskarazko komunikazioan nor nabarmendu den 2023an. Ez dute dirusaririk saridunek, baina ARGIAren aitortzarekin batera, Antton Mendizabal eskultoreak egindako garaikurra emango zaie. 1991tik banatzen dira bere lanak.
Aurreko edizioei eta sarituei uzko informazio guztia Argia Sariak kanalean kontsultatu daiteke.