ARGIA salatu zuten bi ertzainen jarduera ikertzeko gomendatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

  • Lander Arbelaitz kazetariaren aurkako auzian, bi ertzain horien jokabidean kazetarien aurkako “kontra-salaketa” zantzurik ote dagoen jakin nahi du EAEko herritarren defendatzaileak. Gainera, ertzainek emandako kontakizuna ezeztatzen duten elementuak aurkitu ditu bideo-grabazioetan. Auziak epaitegietan jarraitzen du eta Arbelaitzi hizkuntza eskubideen urraketaz informatzeagatik haiek iraindu izana egozten diote, bere aurka espetxe zigorra eskatuz.


2020ko ekainaren 25ean - 10:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2018ko maiatzaren 21ean Ernaik Donostiaren turistifikazioa salatzeko egindako prentsaurreko baten ostean, herritar bati hizkuntza eskubideak urratu zizkion ertzain batek. Momentua bideoan dokumentatu eta hizkuntza gatazkaz informatu egin zuen Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariaren kontra salaketa jarri zuten bideoan agertzen diren agenteek. Egun, auzia Gipuzkoako Probintzia Auzitegian dago, Donostiako Zigor Arloko epaileak salaketa atzera bota eta kasua artxibatu ostean, 22.125 eta 23.044 zenbakidun agenteek erabakia errekurritu eta Gipuzkoako auzitegian salaketa jarri baitzuten. ARGIAk kazetaritza ez dela delitua aldarrikatuz, beste erabaki ugariren artean, Arartekora jo zuen. Hona hemen ebazpena PDFan.

Manu Lezertua Arartekoak hainbat gomendio egin dizkio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, zalantzak argitu eta ertzainen jokabidea zuzena izan ote zen ikertzeko. Bere esanetan “ertzainen bertsioa ezin da besterik gabe ontzat eman”. Hareago, zigor-arloko jurisdikzioak erantzukizunik ez ikustea poliziaren esku-hartzearen “gehiegikeria zantzua” izan liteke bere ustez.

Kontra-salaketa zantzuak

ARGIAren kexa aztertzen aritu da hilabeteotan Arartekoa, eta informazio zehatza eskatu dio Estefania Beltran de Heredia buru duen sailari, gertaeren eta agenteen jardunaren inguruan. Kasu askotan, honek ez diola halakorik helarazi dio ebazpenean, eta informazio falta hori ez duela justifikatu dio gainera.

“Segurtasun Sailari dagokio –dio Arartekoak– kexagileak kexaren arrazoia den ertzainen jokaeraren zuzentasunari buruz adierazi dituen zalantzak argitzea eta azaltzea, zertan oinarritu zen jokaera hori zuzena izan zela esateko, eztabaidagarriak diren alderdiak aintzat hartuta. Azaldu diren arrazoiengatik, erakunde honek uste du ez duela horrelakorik egin”.

Esaterako, bi ertzainek kazetariaren kontra jarritako salaketaren atzean “kontra-salaketa” baten zantzuak ote dauden argitu beharko litzateke Arartekoaren aburuz, eta arlo horretan, Segurtasun Sailak emandako erantzunak “zalantza handiak sortzen dizkio erakunde honi, dituen datuak kontuan hartuta”.

Izan ere, salaketa albistea gertatu eta hilabete eta erdi geroago jarri zuten agenteek. Arartekoaren ustez, salaketa berandu aurkezteak aditzera eman dezake “bideo-grabazio baten hedapenari emandako erantzuna” dela.

Salaketa irailaren 25ean jarri bazen ere, Segurtasun Sailak dio atestatua uztailaren 7an ireki zela, baina “gaizki-ulertua eragin diezaioke Ertzaintzaren programa informatikoa ezagutzen ez duenari”. Bestalde instrukzioaren hasiera luzatu zen ertzainek “ikerketa-kudeaketa batzuk” egin behar izan zituztelako, beti ere Segurtasun Sailaren arabera.

Arartekoaren ustez hori ez da nahikoa motibo benetako irekiera-data ez agertzea justifikatzeko. Gainera, “kudeaketa” horien inguruko dokumentaziorik ere ez da agertu atestatuan. Hala, Segurtasun Sailari kritika zorrotza egiten dio herriaren defendatzaileak, eta gogorarazi dio legez tipifikatutako arau haustea dela informazioa ez ematea, “lanari oztopoak jartzea”, zehazki.

Hizkuntza-eskubideen jarraibideak

Donostian jazotakoaren inguruan ertzainek emandako “kontakizuna” ezeztatzen duten elementuak aurkitu ditu Arartekoak, aurkezturiko bideo-grabazioetan: “Irudiek ez dute erakusten gazteak polizia-lana oztopatu zuenik”.

Gainera, hizkuntza-eskubideen inguruan lehendik ere erakunde horrek ezarrita dituen jarraibideak ez zirela bete uste du. Horren arabera, agenteak egiaztatu behar du ea euskaraz zuzendu daitekeen beste ertzainik ba ote dagoen taldean –bideo-grabazioetan hizkuntza horretan egiten duen ertzain bat ageri da, hain zuzen–, “hizkuntza-eskubideak errespetatzeaz gain, egoera modu horretan garatzen joatea saihestuko” luke horrek, Arartekoaren iritziz.

Gipuzkoako Lurralde Auzitegian errekurritua

Bi ertzainen salaketa atzera bota eta auzia behin-behinean eten zuen Donostiako Zigor Arloko Instrukzioko 2. epaitegiko epaileak, 2020ko urtarrilaren 21ean: "Ez dago nahiko zantzurik adierazten duenik argitalpen hori agentea iraintzeko intentzioarekin egin zenik", dio bere autoan.

Baina ertzainetako batek, 22125 agenteak, erreforma-errekurtsoa aurkeztu zuen epaitegi horretan bertan, ahozko epaiketari bidea emateko, eta hura atzera botako balu, apelazio errekurtsoa ere aurkeztu zuen Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Donostiako epaitegiak berrikitan jakinarazi du ez duela onartu agentearen errekurtsoa, eta beraz, orain Gipuzkoakoaren baitan dago auziaren inguruko erabakia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-01-23 | Julene Flamarique
2024an 361 kazetari atxilotu zituzten munduan

Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


2024-12-04 | Leire Artola Arin
Kapitalismo berdearen izenean, lurraren defendatzaileak kriminalizatuta

2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Pablo Gonzalezek salatu du torturatua, mehatxatua eta presionatua izan dela Poloniako espetxean

Kazetariak adierazi du ez diotela argi azaldu zergatik espetxeratu zuten, eta espetxean zegoela “bere buruaz beste egitea” iradoki ziotela, Russia Today-n izandako elkarrizketa batean. Esan du laguntza “gutxien espero zen tokitik” etorri dela.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


Aske geratu da Julian Assange, AEBekin akordiora iritsita

Erruduntzat joko du bere burua Euskal Herrian gauerdia denean egingo den epaiketan. Erresuma Batuan espetxean egon den denborako –bost urte eta bi hilabete– espetxe zigorra ezarriko diote. Horrela, aske geratuko da.


Nazio Batuen Erakundeko 193 kide hil ditu Israelek urritik, inoizko gehien

Palestinar errefuxiatuei laguntzeko UNRW agentziako kideak dira hildakoak. NBEko langileen heriotza tasa altuena dela jakinarazi du agentziak. Israelek momentu oro jakin du non zeuden laguntzaile humanitarioak, eta “berariaz” egin die eraso, salatu duenez. 122... [+]


Eguneraketa berriak daude