Argia Egunean (irailaren 27an), arratsaldez bertso saiora inguratu zen Usurbilgo frontoira hango eta hemengo bertsozalea. ARGIAko kazetari ere badiren Sustrai Colina, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta astekarian euren bertso jarriak irakurriak izango dituzun Julio Soto, Miren Amuriza eta Rosi Lazkanok kolorez jantzi zuten oholtza.
Festa giroa arratsaldean berotu zen gehien, eta kaleko burrunbak ez zuen entzuleen arreta gehiegi lagundu. Ordea, gogoratzeko bertsoaldiak entzun genituen. Bertsoa.com webgunean dituzu hauetako batzuk ikusentzungai (ETBko Hitzetik Hortzera saioan ere eman zituzten).
Sustraik hasi zuen bertso saioa: "Galderak zabaltzen du bidea" ARGIAren kamisetetako leloa jarri zion gaitzat Urko Apaolazak, eta urruñarrak beste bost bertsolariei galdera bana egin zien, astekariko Pertsonaia atalean ohi duen zorroztasunez.
Galdetzetik erantzutera pasa zen segidan Colina, estuen hartu zezakeen Ametsek akuilatuta. Euskal Herriko ertzean bizitzeaz galdetzen hasi eta ertz guztiak agerrarazi zizkion txapeldunak.
Lazkanok eta Alberdik "aspaldiko partez, parrandara irtetea" erabaki zuten, eta belaunaldien arteko ezberdintasunak umorez aztertu zituzten.
Rosi "amona", Uxue "ama" eta Miren "alaba" bazkalosteko solasaldian aritu ziren "Oihaneko pagoak blai" doinuan haurrak izateaz, gorputzaz, abortuaz...
Julio Soto eta Amets Arzallus mikroa eskuan jendartean ibili ziren, ARGIAko "Prekarietatearen aurpegiak" sailaren ifrentzua litzatekeena, alegia, "Ongitxo bizi direnen aurpegiak" aztertzen.
Amaiera denek elkarrekin eman zioten, Andrabandaren danborrek lagunduta Argia Egunerako propio jarritako bertso paperak kantatuz. Hemen duzue sei bertsolariok osatutako sorta: Gure balioak bertsotan.
Zorionez, ARGIAn badugu txoko hau eta probestu nahiko genuke pasa berri den urriaren 7an Gasteizko Argia Eguna aurrera atera zedin modu batera edo bestera lagundu diguten guztiei eskerrak emateko. Euskaldunok hitz gutxikoak omen gara, eta eskerrak ematea ere asko kostatzen omen... [+]
Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.
Urriaren 7an Gasteizen ospatu genuen Argia Eguna hango eragile eta lagunekin elkarlanean eta komunitate osoa bilduta, kazetaritza independentea babesteko helburuz. Hemen egunak utzitakoa iruditan.
Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.
Argia Eguna egin dugu Gasteizen. Jaiaren laugarren edizioa izan da 2014an berreskuratu genuenetik, eta hiriburu batera gatozen lehen aldia, aurrekoetan Usurbil, Oñati eta Ondarroan izan eta gero. Alde Zaharreko Landatxo kiroldegian hasi da festa, arratsaldean Gaztetxera... [+]
Mimo handiz aukeratu du Argia aldizkariko lantaldeak urriaren 7an ospatuko duten Argia Egunaren kokalekua; Arabako hiriburuari egokitu zaio, "oso fuerte" dagoelako.
2014ko udaberriko egunen bat, ARGIAren egoitzan. Irailean egitekoa den Argia Egunerako prestatze lanak hasiak dira jada, eta norbaitek ideia dakar: ikusi du nortasun agiri arrotzen jaurtiketa antolatu dutela Kataluniako halako herrian, errekor “ofiziala” eta guzti... [+]
Lerrook idazten ari naizela oraindik urriaren 1a igaro gabe badago ere, dagoeneko imajinatzen ditut zu, irakurle, hitz hauek leitzen ari zaren egun horretan aldizkari eta egunkariek botako dituzten lerro-buruak. Aukera posible guztiak irudikatzea ez dakit erraza den, baina nire... [+]
Haur eta helduentzako jolas hezitzaileek hartuko dute kalea aurten ere Argia Egunean, larunbat honetan bertan Gasteizko alde zaharrean. Eguerdiko 12etan ekingo diegu: batetik, jolas kooperatiboak (Etxauri plazan edo Landatxo gunean), bereziki 6-10 urte bitartekoak buruan, eta... [+]
Gasteizko tour politikoak elkarri lotuta dauden garai eta agertokiak ditu ardatz, nola Lauaxeta-ren fusilatzea edo 1976ko langile sarraskia. Herri-tresnatzat dute ibilbidea Martxoak 3 elkartekoek, Frankismoaren krimenak desitxuratzeko “estatu estrategiaren” aurrean... [+]
Urriaren 7ko herri bazkarian bertako jaki ekologikoekin osatutako menua izango da aukeran Gasteizko Landatxo kirol gunean; eta kafearen ostean Mirari Martiarenaren monologo umoretsua. Erreserbatu tokia lehenbailehen.
ARGIA Eguneko goizeko egitarauan zita garrantzitsu bat izango duzu: Gasteiz borrokalari eta euskalduna ezagutzeko ibilbide gidatuak. Eman izena eta hartu parte kalea oroimenarentzat konkistatzeko operazioan.
Gasteizko tour politikoak elkarri lotuta dauden garai eta agertokiak ditu ardatz, nola Lauaxeta-ren fusilatzea edo 1976ko langile sarraskia. Herri-tresnatzat dute ibilbidea Martxoak 3 elkartekoek, Frankismoaren krimenak desitxuratzeko “estatu estrategiaren” aurrean... [+]