Abenduaren 10ean hartuko du Argentinako presidente kargua Javier Milei ultraeskuindarrak, eta hautatu dituen gobernukideak zeresana ematen ari dira: Rodolfo Barra estatuko abokatuen buru izango da, iragan nazia duena; Patricia Bullrich, Segurtasun ministro; María Eleanora Urrutia, Hezkuntza arduradun, diktaduraren defendatzaile dena.
Javier Milei ekonomialari ultraeskuindarrak Argentinako hauteskundeak irabazi zituenetik ohartarazi du neurri ultraneoliberalak hartuko dituela herrialdeko krisi ekonomikoari aurre egiteko. Motozerra eskuan, bere burua “anarkokapitalistatzat” definitzen duen pertsonai polemikoak argi du behar beste mozketa egingo dituela gastu publikoak murrizteko: hala nola enpresa publikoak pribatizatu, laguntzak gutxitu garraio publiko, gas, ur eta elektrizitaterako, eta osasun eta hezkuntza zerbitzuetako erreformak geldiaraziko ditu.
Hasteko, aurreko gobernuak zituen ministerioen erdia baino gehiago desegin ditu, Naiz-ek jaso duenez, Hezkuntza eta Osasun Ministerioak, tartean. Eta argi uzten ari da beste ministerioen norabidea ere eskuin muturrerantz joango dela, izendatu dituen ministro eta arduradunak ikusiz gero.
Rodolfo Barra izendatu du estatuko abokatuen buru, neonazia izateagatik ezaguna dena. Obra Publikoen ministrorde, Barne Ministerioko idazkari, eta Gorte Goreneko epaile eta Justizia ministro izan zen 1989 eta 1996 artean; harik eta dimititu arazi egin zioten arte, Página/12 hedabideak argitaratu zuelako gaztetan parte hartu zuela sinagoga bati egindako erasoan. Barra agur nazia egiten ari zen argazki batzuk ere zabaldu zituzten. Eskandalua piztu zen Argentinan, Publico hedabideak gogorarazten duenez, eta Barraren argudioa izan zen militante nazia izan zela nerabetan, “errebeldea” izan nahi zuelako, baina ideia horiek gerora atzean utzi zituela.
Patricia Bullrich Segurtasun ministroarena izan da polemika sortu duen beste izendapenetako bat. Bullrich Juntos por el Cambio koalizioko hautagaia izan da hauteskundeetan, baina bigarren itzulitik kanpo geratutakoan Milei aurkaria babestera pasatu zen, eta bere boto emaileak bultzatu zituen Mileiren La Libertad Avanza alderdiaren alde egitera, Massa peronistaren Unión Por La Patriaren aurrean. Hauteskundeak irabazteko gakoetako bat izan zen. Argentinako politikan ibilbidea du Bullrichek, eta ezaguna da “esku gogorraren” alde egiteagatik eta “egiten duenak ordaintzen du” filosofiagatik.
Hezkuntzaren ardura eman dio María Eleonora Urrutia ultraeskuindarrari –ez du Ministerio propiorik izango–. Urrutiak azken diktadura defendatu izan du, esanez “gobernu militarrak akatsak” egin zituela, “terrorismo marxistak eragindako gerra zibilaren testuinguruan”. Gizateriaren aurkako krimenak egotzita berriro ireki dituzten epaiketak kritikatu ditu, “jada konponduta zegoena” berriro “mendekuagatik” ireki dutela esanez.
Horiez gain, Milei presidenteak Karina Milei arreba hautatu du Presidentetzako idazkari orokor gisa. Ultraeskuindarrez osatutako zerrenda egiten ari da Milei, eta laster Argentinako gidaritza hartuko dute. Dena den, ziurra da giza eskubideen alde eta gobernu berriaren aurka mobilizazioak egongo direla Argentinan, abortuaren legea lortu zutenak ez baitira geldirik geratuko.
Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]
Adolfo Bioy Casares (1914-1999) idazle argentinarrak 1940an idatzitako La invención de Morel (Morelen asmakizuna) eleberria mugarritzat jotzen da gaztelaniaz idatzitako literatura fantastikoaren esparruan. Nobela motza bezain sakona da, aparta bere bakantasunean, batez... [+]
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]
Maiatzaren 25ean Aberriaren Eguna izan zen. Argentinan. Bere aberria izugarri maite duen presidentea dute orain han, eta munduan barrena dabil hango berri emanez. Pasa zen Espainiatik ere, “Europa Viva 2024” enkontru satanikora joateko. Barregura ematen zuten haiek,... [+]
Azken hiru hilabeteetan %8 igo da tasa: 3,5 milioi pertsona gehiago daude pobreziaren mugaren azpitik. Mileiren neurriak txalotu ditu Nazioarteko Diru Funtsak, langileen pobretzea handitzen den bitartean.
Ez du irabaziko, erotuta dago, esaten ari dena ez da posible. Edonork ikusten du ez dagoela estatu bat gobernatzeko prestatuta. Teoriko bat da, ez dauka errealitatearen kontzientziarik. Feminismoak emandako pausoak atzeraezinak dira, herritarrek ez dute onartuko zenbait eskubide... [+]
Argentinako Lanaren Apelazioen Ganberak behin-behinean atzera bota du Argentinako presidenteren lan-erreforma, CGT Lanaren Konfederazio Orokorra sindikatuaren salaketari esker.