Argentinako justiziak bertan behera utzi du Mileiren lan erreforma

  • Argentinako Lanaren Apelazioen Ganberak behin-behinean atzera bota du Argentinako presidenteren lan-erreforma, CGT Lanaren Konfederazio Orokorra sindikatuaren salaketari esker.


2024ko urtarrilaren 5ean - 10:12
Argazkia: Fotomovimiento (CC BY-NC-ND 2.0)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Argentinako presidente hautatu berriak, Javier Mileik, lehen oztopoa aurkitu du Argentinako justiziarekin; Argentinako Lan Apelazioen Ganbera Nazionalak atzera bota baitu asteazkenean, premiazko dekretuaren lan erreforma. Abenduaren 20an iragarri zuen Mileik neurria, eta handik bederatzi egunera sartu zen indarrean. Astebete baino gutxiago egin du lan erreformak indarrean. Andrea Garcia Vior eta Alejandro Suadera epaileek atzera bota dute Mileik onartutakoa.

Mileik boterea hartu bezain laster, sektore publikoan murrizketak egin, ministerioak gutxitu, enpresa publikoak pribatizatu, eta babes sozialerako hainbat lege bertan behera utzi ditu. Horietako asko abenduaren 20an aurkeztutako 70/2023 dekretuaren bitartez egin ditu. Proposatutako lan erreformak, besteak beste, lan-epaiketetan aldaketak egitea, enpresetan probaldiak luzatzea, kotizazioak gutxitzea, eta haurdunaldi baimenak murriztea dakartza.

Erreformaren aurkako protestak
Zenbait sindikatu, aditu zein milaka herritarrek gogor kritikatu dituzte Mileiren neurriak: Argentinako sindikatu nagusi CGT erreformaren eta 70/2023 dekretuaren aurka mobilizatu zen Mileik lehen adierazpenak egin zituenean. Dozenaka mobilizazio jendetsu egin dira herrialdean eta zenbaitetan kaleak moztu dituzte manifestariek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argentina
2025eko uztailaren 18
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
"Galesak bizirik dirau Patagonian"

2024ko irailaren 25
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!