"Alde hemendik" oihuak entzun behar izan ditu Pablo Casadok Gasteizko jaietan

  • Alfonso Alonso eta Javier Marotok egin dute anfitrioi lana PPko presidenteak Gasteizko jaietako egun handian hiri erdigunetik egindako ibilaldian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abuztuaren 06an - 08:52
Pablo Casado Gasteizko jaietan

Andre Mari Zuriaren egunean PPko presidente hautatu berri den Pablo Casadok Gasteiz erdigunean egin du gaur eguerdian agerraldia Javier Maroto, Alfonso Alonso, Leticia Comeron eta Alderdi Popularreko beste zenbait kide alboan zituela.

Pablo Casadok bertaratutako hedabideen aurrean adierazpenak egin nahi izan dituenean, inguruan zegoen herritar talde batek “alde hemendik” oihuekin isilarazi nahi izan dute. PPren jarraitzaileek beren aldetik txalo eginez erantzun nahi izan dute.

Erdialdean egindako ibilbidean zehar txistu hotsak entzun behar izan dituzte PPko ordezkariek.

Albiste hau aleak.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pablo Casado
Kidez inguratuta, baina bakarrik, agur esan dio Casadok Espainiako Kongresuari

Pablo Casado PPko lehendakariak asteazken goiz honetan agur esan dio Kongresuari, asteazkenero Espainiako Gobernuari egiten dion kontrol saioaren hitzaldian. Zalantzak ziren agertuko zen ala ez, baina azkenean hantxe azaldu da, PPko buru gisa Kongresuko azken hitzaldia egitera.


2019-03-28 | Axier Lopez
Pablo Casado Mexikoren konkistaz
"Ez dugu barkamenik eskatuko eta Elkanoren mundu bira ospatuko dugu"

Federico Jiménez Losantos kazetari espainiar ultraeskuindarrak esRadio katean duen saioan elkarrizketa egin dio PPko buruzagiari. Mexikoko konkistarengatik barkamena ez dutela eskatuko harro adierazi du eta Hernan Cortesen eta Juan Sebastian Elkanoren espedizioen V... [+]


Eguneraketa berriak daude