Arabako azken otsoa ehizatzeko baimena eman du Aldundiak

  • Araban bizi den otso bakarra ehizatzeko hamalau eguneko baimena eman die Foru Aldundiak mendilerroko abeltzainei, Ekologistak Martxan eta Euskadiko Otsoa Taldeak salatu dutenez. Bi mugimenduek 105.000 sinadura zituzten bilduak, arabar otsoa ez hiltzeko eskatuz.


2020ko otsailaren 4an - 06:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arabar mendilerroan dagoen Gibijoko abeltzainei luzatu die idatzia Diputazioak, Ekologistak Martxanen esanetan. Abeltzainak kexu dira, azken hilabeteetan otsoak kalte handiak sorrarazi dituelako beren animalietan. Diotenez, 2019an 200 animalia baino gehiago hil edo zauritu dituzte otsoek. Lehen bi otso zeuden Araban, orain bakarra geratzen da.

Arabako Foru Aldundiak esan zuen otsoa ehizatu aurretik neurri prebentiboak hartu behar zirela, baina ez dela halakorik egin adierazi dute ekologistek. “Diputazioak sinesgarritasun guztia galdu du ingurumena zaintzea eta bioaniztasuna gisako gaietan”.


Animalien eskubideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...