‘Anoetan bizi nahiko nuke’: etxebizitzaren arazoari nola egin aurre herri txiki batean

  • Datorren asteartean aurkeztuko dituzte Anoetan etxebizitzaren inguruan sustaturiko prozesuaren ondorioak. “Gazteei herrian bertan geratzeko aukerak eskaintzea” da helburua.


2019ko uztailaren 11n - 11:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2017ko aurrekontuetatik abiatutako gazteen eskari batetik dator Anoetan bizi nahiko nuke prozesua. Etxebizitza berriak egin beharrean, etxe hutsekin zer egin aztertzeko eskatu zien Anoetako Udalari.

Dunak hirigintza feministan eta parte-hartzean eskarmentua duen taldeak dinamizaturik, joan den martxotik aritu dira diagnostikoarekin, herritarrei etxebizitza beharren inguruko iritzia eskatu eta herriak alor horretan duen eskaintzari buruzko analisia eginez.

Diagnostikoaren ondorioak uztailaren 16an aurkeztuko dituzte, asteartearekin, udal liburutegian. Helburua da etxebizitza hutsez aparte zein “eredu berri” egon daitezkeen aztertzea. Hala, etxebizitza publikoak eraikitzeko edo etxebizitza lagapenerako kooperatiba bat sortzeko zein aukera dauden azalduko dute. Azkeneko honi garrantzia berezia eman dio Anoetako Udalak, “herriko gazteentzat aukera onak eskaini ahalko baititu”.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.