Homofobia eskoletatik uxatzeko unitate didaktikoa plazaratu du STEE-EILASek

  • Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko unitate didaktikoa argitaratu du Stee-Eilas sindikatuko LGBTI taldeak, “lesbiana, gay, bisexual eta transexualek, ikasle nahiz langileek, hezkuntza sisteman bizi duten egoerak berariazko lanketa” behar duela iritzita.


2014ko ekainaren 23an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Bizi aniztasuna" kartela ere banatu du sindikatuak, ikastetxeetan jartzeko.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kolektibo honek bizi duen egoera ikusteko eran jartzeko eta egoerari aurre egin eta gainditzeko, Esango diozu? izeneko unitatea prestatu du sindikatuak, “aniztasuna, enpatia eta laguntza eskatzeko eta emateko edozein pertsonak izan behar dituen baliabideak” lantzen dituena.

Besteak beste, Hertzainak taldearen Esaiok abestia, bi eskutitz (neska batek beste neska bati idatzitakoa eta mutil batek neska bati idatzitakoa) eta bullyinga lantzea proposatzen du unitateak, galdera eta jarduera zehatzak jarraituz. Talde txiki eta handitan, baita bakarka idatziz ere (adibidez, “nola ikusten dituzu sexu bereko pertsonen arteko harremanak?” galderari buruzko idazlana eginez), ikasleek pertsonen arteko harremanen aniztasunaz hausnartzea eta sexu joera ezberdinak ezagutuz diskriminazioa saihestea du helburu lanketak, baita egoera homofobikoak identifikatzea ere, horien kontra borrokatzeko.

Unitatearekin batera banatu duten Bizi aniztasuna kartela ikastetxeetan jartzea eta El sexo sentido dokumentala ikustea ere gomendatu dute.

Bullying homofobikoa

2012ko ikerketa baten arabera, norberaren generoari dagozkion rol eta espektatibetatik aldentzeagatik sufritutako jazarpena da bullying mota hedatuenetakoa ikastetxeetan. Hots, bullying homofobikoa, gay edo lesbiana izatetik harago, gizarteak ezartzen duen genero eredu estereotipatu, estetiko eta zurruna ez betetzeagatik sufritzen du haur askok.

Informazio gehiago:

Ez dute nahi ikaskide gayrik erreportajean jardun genuen ikastxeetako arazo honi buruz.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

LGBTI kanalean gehiago
2026ko irailaren 21
Harrotasun Martxa Erradikala Baionan
Hesien gainetik, harrotasunez

2026ko otsailaren 11
Berriketa gutxi
Bixente

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.