Angeluko Xibertako oihaneko 165 hektarea erre dira

  • Orotara 165 hektarea oihan erre dira eta sua kontrolaturik daukate suhiltzaileek uztailaren 31 goiz honetan. Bezperan piztu zen sua eta itzali nahian aritu ziren ehun bat suhiltzaile arratsaldetik gauera arte. Hala ere, guneka sua berriz pizten da artetan eta suhiltzaileak bertan dira, kontrolatzeko helburuarekin.


2020ko uztailaren 30ean - 22:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Angeluko Xiberta pinudian sua piztu zen uztailaren 30eko arratsalde bukaeran eta 22:00tan oraindik sua itzali nahian zebiltzan suhiltzaileak. Orotara 165 hektarea oihan dira erre. Haize buhadengatik sua ezin kontrolatuz aritu dira ehun bat suhiltzaile.

Desmasia handia gertatu da Angelun: pinudia, Izadia parke ekologikoa, itsas bazterreko joko eremuak... guztia errerik da. Oihanaren ondoan bizi diren herritarrak etxeetatik atera eta urrundu behar izan dituzte. Prefekturak jakitera eman duenez bost etxe behintzat osoki erre dira.

 

Itsasotik zuzenean ura hartzen aritu dira, ondotik hortik hurbil den sutera jaurtikitzeko:

Izadia parke ekologikoan zegoen bastimendua ere sutan da:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!