Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak martitzenean Adegiko presidente Pello Guibelalderen adierazpenak “bidegabetzat” jo ostean, atzerrira joatea gazteentzat “ona” dela esan du.
Deustuko Unibertsitatean gazteria eta enpleguaren inguruko hitzaldi batean ikasleek euren kezkak agertu ostean egin ditu adierazpenak Toñak barikuan. Gazteek “txipa” aldatu behar dutela uste du: “Gurasoengandik hurbil bizi behar dugula uste dugu, baina zoriontasuna leku askotan dago, ez bakarrik etxetik gertu”.
Sailburuaren esanetan atzerrira joatea “ona” bada, “are hobea” da ondoren Euskal Herrira itzultzea. “Gurasoek dirua badute master bat egitera joan zaitezke, bestela platerak garbitzera”, adierazi du Toñak.
Gauzak desberdin etorkizunean
Atzerrira joateko eskatzeaz gain, Toñak seme-alabak izateko dei egin die gazteei, nahiz eta gero onartu duen 800 euroko soldatekin ezin dela “bizitzarako proiekturik” egin, eta 1.500 eurokin bikote batek ezin duela seme-alabarik izan Bilbon. Lanegun osoagatik 1.000 eurotik beherako soldata jasotzea “iraingarria” dela gaineratu du.
Toñaren esanetan gazteek ez dute lan finkorik izango enpresa bakarrean “euren gurasoak bezala”. Hala ere, iritzi du lanpostu ezberdinak izatea “bizitasun eta hazkunde pertsonalaren sintomak” direla. Ekitaldian zeuden gazteek adierazi diote euren diru sarrerak ez direla nahikoa oinarrizko beharrak asetzeko. Toñak erantzun die “oro har” euskaldunak “ondo” bizi direla.
Ohiturari jarraituta, astelehenean Olarizuko zelaietan agurtu dute uda gasteiztarrek. Aurtengoa, ordea, desberdina izan da, egunak argitu duenetik presente izan baitira lorezainen aldarrikapenak, greba hasi zutenetik ia urte erdia bete denean.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]