“Argi eta garbi geratu da Euskadi desberdina dela”

  • Andoni Ortuzar EBBko presidenteak emaitzekin harro daudela adierazi du eta argi geratu dela Euskadi desberdina dela.


2016ko irailaren 25ean - 23:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“EAJ harro sentitzen da lortutako emaitzekin. 29 eserlekuak harrotasunez hartu ditugu, baina baita apaltasunez eta erantzukizunez ere. Ez ditu hauteskundeak irabazi oilartuta ibiltzeko, baizik eta apaltasunez eta arduraz lana eta industria sortzeko, zerbitzu sozialak indartzeko, bizikidetzan eta bakean pausoak emateko, autogobernua sendotzeko, gero eta askatasun gehiagoz etorkizuna erabakitzeko. Argi eta garbi geratu da Euskadi desberdina dela. Gauzak egiteko modu desberdina daukagu. Herri honek etorkizunari begiratu nahi dio. Bihar bertan hasiko gara lanean eta alderdi guztiekin hitz egingo dugu. Emaitzez harro gaude, egonkortasuna erakutsi dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Eguneraketa berriak daude