Donostiako Norteko estazioaren eraispenari buruzko azalpenak eskatu dizkio Ancorak Goiari

  • Ancora elkartea Eneko Goiari zuzendu zaio, hainbat hiritarren artean sortu den “atsekabe eta haserre sentimendua” helarazteko, XIX. mendeko tren geltokiaren “erabateko desagerpenaren” ondoren. “Azken orduetan jendearen haserrea areagotu egin da sare sozialetan, eta proiektuaren ardura duten erakunde eta teknikarien aurkako benetako aldarria bihurtu dira”, azaldu du Ancorak.


2023ko maiatzaren 3an - 07:15
Azken eguneraketa: 09:58
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Protestak ardatz hainbat ardatz ditu. Alde batetik, “gardentasun eza” salatu dute hiritarrek sare sozialetan: “Engainu sentimendu orokor bat dago, inoiz ez baitzen esan eraikin historikoaren ordez beste bat eraikiko zutenik. Orain arte zabaldu diren informazioak bat zetozen babestutako fatxaden kontserbazioa ziurtatzearekin, udal iturrien arabera”.

Era berean, “Donostiako udal gobernuaren anbiziorik eza”, salatu dute, jakinda Bilboko eta Gasteizko udalak “gai izan direla Abiadura Handiko Trenera egokitzeko” eta estazio historikoak zaintzeko, eta, gainera, “sei aldiz handiagoa” den inbertsio publikoaz baliatu direla (495,7 eta 555,5 milioi euro, hurrenez hurren), hiri horietan trenbideak lurperatu ahal izateko.

Azkenik, Ancorak adierazi duenez, HOEBPB (Hiri Ondasun Eraikiak Babesteko Plan Berezia) erabat alferrikakoa dela uste dute askok; “hirigintza dokumentu horrek huts egin du, adabakiak etengabe izan arren (2017ko aldaketa eta 2021eko berrikuspena)”, deitoratu dute. Norteko estazioa C graduan katalogatuta dago, eta horrek balio arkitektoniko indibiduala aitortzea dakar, baita jatorrizko fatxadak osorik edo partzialki kontserbatzea ere.

Acoraren arabera, “zalantza handiak” dituzte Atotxako estazioan egindako jardueraren legezkotasunari buruz. “Hasteko, Eiffelen metalezko egitura desmuntatu behar da. Elementu iraunkorra da, eta horrek esan nahi du ezin dela lekuz aldatu, eta in situ mantendu behar dela obrek irauten duten bitartean. Bidaiarien eraikina eraistea ere ez da onargarria, ondare balioa jatorrizko higiezinean datzalako, eta berreraikitzeko edozein ahalegin Nazioarteko Gutunen eta Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legearen irizpideen aurkakoa delako”, nabarmendu du.

Elkarteak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak berak proposatu zuela geltoki hori Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatzea, eta gutxieneko esku-hartze itzulgarriak gomendatzea, “gunearen benetakotasuna eta osotasuna errespetatzeko”. “Ondare galera horren larritasuna” kontuan hartu behar dela nabarmendu du, eta argibide publiko eta sinesgarririk eman ezean, Ancorak kasua Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Ingurumen eta Hirigintza Fiskaltzaren aurrean salatzea planteatu du, “hari baitagokio ikertzea ea deliturik egon den babestutako elementu historiko arkitektoniko bat suntsitzeko”.


Hirigintza kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Lurraldea eta arkitektura
Lorategiak

2026ko martxoaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Denise Scott Brown

2026ko otsailaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Kexak

2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.