ANCk akordioa exijitu die 72 diputatu independentistei

  • Kataluniako Biltzar Nazionalak aurkeztutako dokumentuan Junts Pel Sí eta CUPi azaroaren 27a baino lehen gobernagarritasun akordioa lotzea eskatzen die. Errepublika Katalanerako bidean inor ez dagoela soberan eta atxikimendu berriak lortu behar direla adierazi dute. Ezeztatu egin dute soilik CUPi egiten diotela presio.


2015eko azaroaren 17an - 11:45
ANCk gobernu “sendo eta kohesionatu” bat bermatzeko itunaren oinarriak adostea eskatzen die.

Egin dezagun Kataluniako Errepublika dokumentua zapatuan onartu zuen ANCko idazkaritzak. Bertan, gobernu “sendo eta kohesionatu” bat bermatzeko itunaren oinarriak adostea eskatzen die, eta presidentearen izendapena posible denerako uztea. “Ezinbestekotzat” dute azaroaren 27a baino lehen akordioa lortzea, irailaren 27ko hauteskundeetan “herritarrek azaldutako nahiei erantzungo dien inbestidura eta legegintzaldia” posible egiteko. “Herritarren egoera sozial eta politikoak hala eskatzen duelako”, gaineratu dute.

ANCk konpromisoa eskatu du “hautestontziei erantzuteko”, koherentzia Parlamentuan egindako independentzia adierazpena “ameskeria” ez bilakatzeko eta ardura, “ohartzeko denak garela prozesuaren arrakastaren arduradun”. Biltzarrak gaineratu du oinarri soziala sendotzen eta zabaltzen ari direla “Estatuak apurtu nahi duen kohesioa” mantentzeko.

Independentziaren aldeko diputatu guztiei deia

Jordi Sanchez ANCko presidenteak adierazi du CDC, ERC eta CUP orain arte “uste osoarekin” aritu direla eta hori “zilegi” dela, baina jarrera horrek ez duela prozesua desblokeatuko. Horren harira berretsi du domekan egingo duten mobilizazioaren helburua ez dela CUP presionatzea.

Sanchezen esanetan ez dute presionatzen ez Mas ezta CUP: “72 diputatuei zuzentzen gara, iaz egin genuen bezala azaroaren 9ko galdeketa aurrera ateratzeko”. Gaineratu du eztabaida ez dela ezta CDCren eta CUPen arteko kontua ere.

Biltzarrak aditzera eman du, ez duela hauteskundeak berriz egitea aurreikusten, horrek “72 diputatu independentisten gainbehera ekar lezakeelako”. Horren harira, Sanchezek azaldu du Biltzarra ez dela “desengainatuta” sentitzen, baina herritar asko ostera “noraezean” daudela aipatu du. Igandean deitu duten mobilizazioan, prozesuari hasiera eman zion adierazpena irakurri eta hitzaldi bat egingo dute “72 diputatuei erakusteko jendeak asko espero duela beraiengandik”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude