Independentzia prozesua abiarazteko akordioa lortu dute CUPek eta Junts Pel Sí-k

  • Independentzia prozesuari hasiera emateko adierazpen bateratua adostu dute CUP eta Junts Pel Sí taldeek. Adierazpenak jasotzen duenez, “errepublika formako estatu katalanaren” eratze prozesua eta etorkizuneko konstituzio katalana sortzeko “prozesu herritar, parte hartzaile, intregatzaile eta irekia” jada martxan dira.


2015eko urriaren 27an - 12:28
Parlamenteko presidente berri carme Forcadell, Artur Masi bostekoa ematen.

Halaber, adierazpen honen bitartez “deskonexio demokratikoari” ekiteko borondatea erakutsi dute aipatu bi taldeek. Deskonexio hau, euren aburuz, baketsua eta masiboa izan beharko litzateke, eta Espainiako Gobernuak prest egon beharko luke prozesu horri trabarik ez jartzeko. Kataluniako etorkizuneko gobernuari eskatu diote soilik Kataluniako Legebiltzarrean adosturiko agindu eta mandatuak kontuan hartzeko, eta hauei lehentasuna emateko kataluniarren eskubideak urra ditzaketen Espainiako instituzioen erabakien aurrean.

30 eguneko tartean burujabetza bermatuko duten legeak adosteko asmoa ere adierazi dute. Lege hauek, besteak beste, segurtasun sozialari, prozesu konstituziogileari eta ogasun publikoari buruzkoak izanen lirateke. Era berean, adierazpena azaroaren 9a baino lehenago Legebiltzarrean onartzea nahiko luketela nabarmendu dute.

Carme Forcadell: “Hauteskundeak berriro deituko balira, Junts Pel Sí ez litzateke aurkeztuko”

Kataluniako Parlamentueko presidente izendatu berria den Carme Forcadellen esanetan, CUPekin negoziazioak hautsi eta hauteskunde berriak deituko balira, Junts Pel Sí formula berriro errepikatzeak “ez luke zentzurik izango”. Forcadellek, halaber, Espainiako hauteskunde orokorretara zerrenda bateratu lez aurkeztea baztertu du. Catalunya Radion azaldu duenez, koalizioa soilik Kataluniako hauteskundeen testuinguru berezirako sortu zen.

Nolanahi ere, Kataluniako Legebiltzarreko presidenteak adierazi du CUP eta Junts Pel Sí adostasunera iritsiko direla goiz edo berandu, eta ez dagoela horregatik zertaz kezkatu: “Ziur naiz azkenean bi taldeak akordiora iritsiko garela. Urtarrilaren 9ra arte denbora daukagu. Inork ez du berriz ere hauteskundeak deitzerik nahi”. Horren harira, gaurko adierazpenak negoziazioak hauspotuko dituela nabarmendu du.

Adostasunera iristeko gakoak, baina, President-aren izendapenean egoten jarraitzen du. Horretaz galdetuta, Forcadellek adierazi du une honetan hautagai bakarra Mas dela, baina agian egokia litzatekeela honi  presidentetza beharrean ohorezko postu bat ematea, CUPekin entendimentura iriste aldera. “Inor ez da nahitaezkoa, baina guztiok gara beharrezkoak”, gaineratu du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude