Amsterdamgo etxe okupatu zaharrena istilu artean itxi dute

  • Asteartean hustu du Herbeheratako poliziak De Slang izeneko Amsterdameko eraikin okupatua. Etxe hori Amsterdamen okupatuta denbora gehien daraman eraikina da. Etxearen aldeko manifestazioan istilu ugari izan dira eta 19 pertsona atxilotu ditu poliziak.


2015eko martxoaren 26an - 11:54
Azken 32 urteetan artearen eta kultura alternatiboaren bilgune garrantzitsua izan da De Slang Amsterdamen.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azken 32 urteetan artearen eta kultura alternatiboaren bilgune garrantzitsua izan da De Slang Amsterdamen. Bertan bizi ziren bederatzi kideek webgunean azaldu dutenez, “haserre eta triste etxebizitza hiriarentzat mantentzeko aukera” eman ez zaielako. Martxoaren 22an utzi zuten beraiek etxea eta udalari aurpegiratzen diote etxearen etorkizuna bermatzeko beharrezko saiakera guztiak ez onartzea.

Orain, etxearen antolamenduaren parte zirenek beste kokaleku bat aurkitu nahi dute orain arteko ekintzekin jarraitzeko.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude