ARGIA.eus

2020ko urriaren 26a

Amikuzeko irratia aste gutxi barru izango da martxan

  • Donapaleuko estudiotik ariko dira hasiera batean eta proiektuaren arduradunek Berriari azaldu diotenez urtarrila amaiera aldera hasi nahi dituzte emankizunak.

ARGIA @argia
2018ko urtarrilaren 04a
Donapaleu erdi-erdian, merkatu estaliaren ondoan, aurkitu dute irratiarentzako estudioa jartzeko tokia (arg: Google Earth)

Irulegiko irratiaren adar gisa jardungo da Amikuzekoa, egunean bi orduko berezko emankizuna aurreikusi dute, goizez ordubete (09:00etatik 10:00etara) eta arratsaldez beste ordubete (18:00etatik 19:00etara), baina pixkanaka eskaintza handitu nahi dute. Gainerakoan, Euskal Irratien sareko edukiak ere entzun ahal izango dituzte amikuztarrek.

Artzen Letona ariko da esatari; Euskadi Irratian, France Bleu Pays Basquen eta Euskalerria Irratian Zubiak irratsaioa aurkezten aritzen da donapaleutarra Alaia Martinekin batera. Nolanahi ere, berriemaileen sarea "funtsezkoa" izango dela azaldu dute. Amikuzen eta inguruetan FMko 94.2 frekuentzian entzun ahal izango da.

Hilabeteak daramatzate Amikuzen irratia sortzeko proiektua prestatzen, eskualdean euskararen alde ematen ari diren urratsekin bat eginda. Antena jartzeko baimena lortu zuten lehenik. Toki publiko baten bila ere aritu dira, baina azkenean Donapaleuko erdi-erdian lokal pribatu batean jarri dute estudioa, antenatik gertu.

Denbora horretan, irratia lagundu eta babestuko duen jende bila aritu dira, besteak beste materiala erosteko kanpaina jarri dute abian joan den abenduan; helburua 16.000 euro lortzea da.

Xantal Ergi Aiziritzeko auzapezak eta proiektuaren parte denak Euskal Irratietan azaldu duenez “euskararen hedapena sustatzen” lagunduko du irratiak. Ergik gogorarazi du Amikuzeko biztanleen erdia euskalduna dela, “zinez bada lan egiteko irrati horrentzat”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Irratia  |  Euskara Ipar EHn  |  Donapaleu

Irratia kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude