"G7 hautsi, goazen borrokara!"

  • Aman Komunak sareak datorren abuztuaren 25etik 27ra Miarritzen iragarria dagoen G7 munduko gailurra dela eta borrokarako deia egin du. Jarraian irakurgai zabaldu duten oharra osorik.


2018ko irailaren 25an - 09:56
G7ren aurkako aldarria zabaldu dute.

"2019ko agorrilaren 25tik 27ra, munduko nagusigoa nahi dutenek gailur-maskarada burutuko dute Miarritzen. Naturaren suntsiketaren, herrien zanpaketaren eta eskubideen murrizketaren hitzordua izanen da berriz ere G7a. Demokraziaren, ingurugiroaren errespetuaren eta ongizatearen diskurtsoz beteko gaituzte, baina bi ikuspegien arteko talka gordina gertatuko da hor: kapitalismoaren defendatzaile sutsu aberatsena eta bestelako alternatibak martxan jartzen dituzten jende eta herrien artekoa.

EH Bai koalizioak bultzaturik, Euskal Herrian, elkarte, kolektibo, sindikatu baita alderdiz osatu plataforma bateratua ari da egituratzen, gailur horren kontrako mobilizazio handiak antolatzeko eta herrien ahotsa entzunarazteko.

Aman Komunak saretik, plataforma bateratu horrek antolatuko dituen prestakuntzetara eta ekimenetara aktiboki parte hartzera dei egiten dugu. Herrigintzan ari diren mugimenduek, beste aktoreekin batera, dinamika parte hartzaile honi bultzada emateko aukera dute hor.

Dei bikoitza egin nahi dugu : Euskal Herrian barna autogestioaren aldeko eta kapitalismoaren kontrako esparrutan gabiltzan indarrak elkarrekin koordina gaitezen, gure aldetik ere ahots propioa entzunarazteko, gure praktika anitzak kaleratzeko eta dei berezia nazioartera zabaltzeko.

Urte bat daukagu dena ongi antolatzeko. Lotu borrokari.

Lurra eta askatasuna!"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


Eguneraketa berriak daude