Altsasu: urtebete preso liskar batean parte hartzeagatik

  • 365 egun Madrilgo espetxeetan "bahituta". Bi Guardia Zibilekin eta euren bikotekideekin izandako liskar batean parte hartzeagatik "terrorismo" delitua egozten die Carmen Lamela epaileak.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2017ko azaroaren 14a

Hamar dira guztira Altsasuko Auzia izenarekin ezagutzen den liskarrean parte hartzeagatik epaituko dituzten gazteak. Zortzi lagun atxilotu zituzten duela urtebete. Ordutik, hiruk preso segitzen dute: Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek. Auziak ez du epaiketa egunik, baina bai zigor eskariak, terrorismo kalifikazioaren baitakoak: fiskalak 50na urteko espetxe zigorra eskatzen die gazteetako seiri, 62 urtekoa beste bati, eta 12 urtekoa beste bati. Gainera, beste bi adingabe daude auzipetuta, baina, haien kasua beste bide batetik joan da. Hori horrela, kontuan hartu behar da epaileak ez dituela onartu defentsak aurkeztutako froga gehienak. Auzipetuen abokatuek "berme falta" salatuko dute gaur eguerdian, Madrilgo liburu denda batean eginen duten agerraldian. Halaber, auziaren "balorazio juridiko bat" eginen dute prentsaurrekoan.

Elkarte, talde eragile, alderdi eta norbanako askoren babesa

Bizilagunak, senitartekoak, talde eragileak eta elkarte asko izan dituzte babes ematen urtebete honetan auzipetutako gazteen gurasoek. Eta ez horrek bakarrik, auzipetuek eta beren senideek babes handia jaso baitute hilabeteotan Europako Legebiltzarreko 52 parlamentarik, Espainiako Kongresuko 74 diputatuk eta Espainiako Estatuko hainbat juristak eskatu dute terrorismo kalifikazioa kentzeko. Halaber, Frans Timmermans Europako Batzordeko presidenteordeak irailean adierazi zuen Bruselak «adi» jarraituko duela auzia.

Protesta gisa, gaur, atxiloketak izan zirenetik urtebetera eta hiru gaztek preso segitzen duten egunean gurasoek dei egin dute 20:00etan herri osoan argiak itzaltzera, eta, ordu berean, elkarretaratzea eginen dute Iortia plazan. Ostiralero elkartu ohi dira auzia amai dezatela eta gazteak aska ditzatela eskatzeko.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Altsasu  |  Guardia Zibila

Altsasu kanaletik interesatuko zaizu...
Valentziatik Altsasura, elkartasun murala preso dauden gazteekin

Valentziatik etorritako ‘A tiro echo’ kolektiboko Elias Taño eta Carla Chillida artistek murala margotu dute Altsasuko udal frontoiaren fatxadan, Koxka tabernako liskarrengatik atxilotutako gazteen alde. Altsasuko bizilagunen laguntza izan dute zeregin horretan. Haien ustez, “botere judizialak, militarrak eta status quo-ko politikoak antolatutako injustizia” da gertatutakoa.


2018-09-03 | Ahotsa.info
Aldarrikapena eta jai giroa uztartu dira Altsasuko Ospa Egunean

Goizean, plazan egindako mosaikoaren ondoren, trikipoteoa abiatu da herriko kaleetatik Zumalakarregi plazako bazkariraino. 400 pertsona inguru bildu dira bertan. Arratsaldean, 3.000 bat lagunek parte hartu dute Momotxorroek eta Mainamikirriek ireki duten kalejiran.


Altsasuko Gurasoek Donostiako Piraten txupinazoa botatzea galaraz dezala eskatu dio Covitek Udalari

Covite biktimen elkarte eskuindarrak Donostiako Udalari eskatu dio ez uzteko Donostiako Piraten txupinazoa Altsasuko Gurasoek botatzea, beren hitzetan "biktimentzat umiliazioa litzatekeelako". Ekinbide legalak har ditzaketela mehatxu egin dute.


2018-08-06 | Nahia Ibarzabal
Ospa Eguna deitu dute Altsasun irailaren 1erako

Altsasun egin du agerraldia Ospa Herri Mugimenduak eta adierazi duenez, “errepresio indarrei gaitzespena erakusteko helburuarekin”, antolatuko da Ospa Eguna.


Altsasuko Alkateari eskutitz irekia AHTari buruz

AHT-Gelditu!-k antolatuta eta Sakana Trenaren Alde plataformak lagunduta bizikleta-martxa egin zen Martzillatik abiatuta Altsasura arte. Hori baliatuta, Sakana Trenaren Alde plataformak gutun irekia zuzentzen dio Altsasuko Udaleko Alkatea den Javier Ollo jaunari.


2018-07-20 | Guaixe .eus
AHTren kontra bizikletan Martzilla eta Altsasu artean

AHT Gelditu! Elkarlanak Nafarroako Abiadura Handiko Tren korridorearen kontrako bizikleta martxan antolatu du. Ostegunean Martzillatik abiatuko da eta 29an Altsasun bukatuko da. Azken etapa Irurtzun eta Altsasu artekoa da. Astelehenera arte eman daiteke izena ahtrikeznafarroa@gmail.com e-postan edo 628 243 066 telefonoan. Lau egunetarako joaten direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte, 25 bi egunerako joaten direnak eta 15 euro egun bakarrean ariko direnek. Horren barruan gosariak, bazkariak... [+]


Pablo Casado (PP): "Ikurrina ez da Nafarroako bandera; euskara ez da Nafarroako hizkuntza"

Nafarroan izan da PP presiditzeko hautagaia den Pablo Casado, Altsasuko koartelean hain zuzen, eta haren esanek hautsak harrotu dituzte. 

 

 


Justiziaren arrakalak elkartasunez beteta

Ekainaren 13a, asteazkena, Altsasu. “Utzi Altsasu bakean” dioten banderek herriko balkoiak atontzen dituzte. Samina antzematen da, ez ordea dolurik ezta etsipenik ere. Aitzitik, herriaren batasuna eta indarra sumatzen dira. Koxka tabernan hiruzpalau altsasuar daude arratsaldeko kafea hartzen. 606 egun igaro dira bertan herriko gazte batzuen eta bi Guardia Zibilen eta beraien bikotekideen artean liskarra sortu zenetik. Bertan hasi zen dena 2016ko ferietako ostiralean, Nafarroako... [+]


2018-06-22 | Guaixe .eus
"Auziak sortu duen harriduraren isla: funtzionario eta guardia zibil batzuek ere elkartasuna adierazi didate"

Altsasuko auziagatik kartzelan behin-behinean preso 19 hilabete darama Jokin Unamuno Goikoetxeak. Estremerako espetxetik erantzun du Guaixe astekariak bidalitako galdetegia. Epaia jakin berritan, baina fiskaltzaren helegitearen eta Iruñeko manifestazioaren berri ez zituela.


2018-06-12 | Topatu.eus
Ostegunean Altsasukoen aldeko elkartasun gunea osatzeko deia egin dute Iru˝ean

Hainbat gazte mugimenduk antolatuta, 17:00etan San Frantzisko plazara joateko deia egin dute, esterilla eta lozakua hartuta.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude