Altsasuko beste hamaika gazte identifikatu ditu Espainiako Poliziak Iruņean kamisetengatik

  • Altsasuko hamaika lagun gutxienez identifikatu ditu asteartean Espainiako Poliziak Iruñeko autobus geltokian Ahotsa.info-k jakinarazi duenez. Antza denez, polizia berberek beste hainbat gazte identifikatzen aritu ziren ordu batzuk lehenago. Igandean “Altsasukoak aske” kamiseta zeramaten hiru gazte identifikatu eta 600 euroko isunarekin mehatxatu zituzten.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko uztailaren 12a

Iruñera Sanferminak ospatzera joandako gazte ugarik jasan behar izan dituzte Espainiako Poliziaren identifikazio eta mehatxuak. Asteartean Altsasura itzultzeko autobusa hartzeko unean hamaika gazte identifikatu dituzten aldarrikapen kamisetak eta pegatinak soinean eramateagatik. Gazteak zirikatu eta mehatxatzeaz gain, arazo gehiagorik gabe itzuli dira etxera.

Ez zen berdina gertatu igandean, Espainiako Poliziak “Altsasukoak aske” kamiseta zeramaten hiru gazte 600 euroko isunarekin mehatxatu zituzten, kamiseta “legez kanpokoa zelakoan”.

Aurtengo Sanferminetan oso presente daude Altsasuko gazteen aldeko aldarriak, fiskalak 62, 50 eta 12 urteko espetxe zigorra eskatu eta gero. Uztailaren 14an 17:30etan Gaztelu Plazan elkarretaratzea deitu dute Oihan, Adur eta Jokinen espetxealdiaren kontra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Altsasu  |  Iruņea  |  Espainiako Polizia

Altsasu kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-12 | Guaixe .eus
Otsaportilloko lezea Memoria Historikoaren Toki izendatu du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatu du. Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko 29/2018 Foru Legeak ezartzen duen prozedurari jarraikiz, Otsaportilloko lezea Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratu zuen Nafarroako Gobernuak hilaren 1ean.


2019-01-23 | ARGIA
Lekuko berrien testigantzek Altsasuko gazteen aurkako salaketak gezurtatu dituzte

Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen auzia berrikusi du asteazken honetan. Epaitegiaren apelazio aretoak lekuko berrien testigantzak eta defentsen aurkeztutako zenbait dokumentu aztertu ditu.


Altsasuko auzia berrikusiko dute asteazkena eta ostegunean

800 egun espetxean beteko dituzten egunean auzia berrikusi eginen dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Elkarretaratze jendetsua egin zuten beste behin, igandean, Altsasun.


Altsasuko batzokia hormatu dute Maravillasen hustea salatzeko

Nafarroako Gobernuko presidente Uxue Barkosi zuzenduta, “Uxue utzi gaztetxeak bakean” dioen margoketa egin dute. Altsasuko EAJk gertakaria gaitzetsi du.


2019-01-16 | Guaixe .eus
Urte oso bateko soldata zor dietela salatu dute Triman Mineralseko langileek

Altsasun dagoen Triman Minerals-eko langileei enpresak 12 hilabeteko soldata zor die. Nafarroako Justizia Jauregiaren parean salatu dutenez, jabe bereko enpresa taldean mugimendu "ilunak" izan direla salatu dute langileek.


2018-11-21 | Iņigo Igartua
Kalez jantzitako guardia zibilek Altsasuko gazteak probokatu dituzte beste behin

Berehala identifikatuak izan ziren kalez jantzitako guardia zibilek gazte ugari probokatu dituzte Altsasun joan den larunbat gauean. Gazteei beren izenez deitu eta “orain bai, lau baten aurka” bezalako esaldiekin kalera borrokatzera joateko “gonbiteak” luzatu dizkiete.


Ezkilak jotzearen isuna atzera botatzeko eskatu diote Altsasu Faxismoaren Kontrakoek Gobernuari

Mozal Legearen aurka azaldu zen gobernuak orain legea aplikatu nahi izatea salatu dute Altsasu Faxismoaren Kontra ekimeneko kideek. “Koherentzia” eskatu diote Nafarroako Gobernuari, eta faxismoaren aurkako borrokarekin jarraituko dutela ere jakinarazi dute.


2018-11-11 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Manipulazioa

Espainol onek badakite –espainol gaiztoak ere badira, kopurua zehaztea zaila den arren– Kataluniako TV3k manipulatzen duela. Naski ez dute sekulan ikusi; ikusi nahi izatera ez zuketen deus ulertuko zeren, katalan guziek gaztelaniaz xarmanki badakite ere, katalanez emititzen tematzen baita eta hori, nahasgarria izateaz gainera –hainbertze bokal, hainbertze izenordain ahul–, aski susmagarria baita. Espainol onek ez dute TV3 inoiz ikusi, eta beharrik ere ez, manipulatzen ez... [+]


Utzi Altsasu bakean

Eskuin muturreko España Ciudadana plataformaren deialdiari erantzunez, Espainiako Estatuko txoko askotatik etorritako ehunka lagun elkartu ziren Altsasuko  plazan –Foruzaingoa eta Guardia Zibilak gotorleku bilakaturikoa–.


2018-11-09 | ARGIA
Lehen irudiak: honela jo zituzten kanpaiak Altsasun eskuin-muturraren ekitaldian

Azaroaren 4ko Altsasun España Ciudadanaren ekitaldia oztopatzeko hainbat gazte elizako kapandorrera sartu eta kanpaiak jo zituzten. Polemika eragin du ekintza horrek eta orain Mozal Legeaz zigortu nahi ditu Foruzaingoak. Altsasu Faxismoaren Kontra herri plataformak prentsaurrekoa antolatu du azaroaren 10ean 13:00etan Altsasuko plazan, eta horren harira bideoa zabaldu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude