Alderdi katalanek herritarren borondatea errespetatzeko eskatu diote Madrili


2013ko irailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Oriol Junqueras (ERC)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Artur Mas, Generalitateko presidentea: "Gure balore onentsuenen erakustaldi ederra eman dugu. Bada garaia espainiar agintariek Kataluniako herriaren ahotsa entzun eta bere etorkizuna erabakitzeko borondatea errespetatzeko". Presidenteak eutsi egin zion 2014an herritarrak bozkatzera deitzeko konpromisoari, "etorkizuna libreki, modu baketsuan eta demokratikoki erabakitzeko". (Iturria: Vilaweb.cat)

Alex Maymó, CUPeko bozeramailea: "Ez Espainiako Gobernuak, ez merkatu finantzieroek, ezin dute galarazi kataluniarrek herri gisa euren etorkizuna erabakitzea, 2014an egin behar den galdeketa loteslearen bitartez. Tentsio mobilizatzailea Irailaren 11tik haratago mantendu beharko du Kataluniar herriak, erabakitze eskubidea gauzatu ahal izateko". (Iturria: Vilaweb.cat)

Oriol Junqueras, ERC-ko burua: "Gaur erakutsi dugu kataluniarren gehiengoak galdeketa egitea nahi duela. Gehiengoa dira demokrazia defendatu eta euren iritzia galdeketa baten bidez eman nahi dutenak, eta irabazi egingo dute". (Iturria: Vilaweb.cat)

Dolors Camats ICVko koordinatzailearen hitzetan, Diada eguneko mobilizazio erraldoiak "itzulezinezkoa" egingo du independentziari buruzko erreferenduma. "Bide bakarra dago, demokratikoa, herri bezala gure etorkizuna erabakitzea, ez soilik Espainiako Estatuarekiko harremana, baita herri eta gizarte eredua ere". (Iturria: Vilaweb.cat)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude