Hezkuntza etxekotuegi dagoen garai honetan, basati eta etxekotuaren arteko oreka bilatu beharra dago. Esaldi hori ez da nirea, Harvard unibertsitateko David Perkins ikerlari estatubatuarrarena baizik. Iruñean bere hausnarketa eta ikerketen emaitzak entzuteko aukera izan nuen, eta gaurkoan entzundakoaren inguruko nire aletxoa ekarri nahi dizuet. Mundu konplexu honi erantzunak emateko prestatu behar ditugu haurrak, etengabeko aldaketan dagoen munduari erantzunak emateko gai izan behar baita hezkuntza. Beharrizan hauei erantzuteko galdera batzuk planteatzea ezinbestekoa da: Zer ezaugarri izan behar ditu belaunaldi berriak prestatuko dituen hezkuntzak erronka hauei erantzun ahal izateko? Nola landu pentsamendu kritikoa egoera ezberdinetara egokitzeko gai izan daitezen ikasleak?
Proiektuka lan egiteak eta diziplinartekotasunak asko lagunduko digu eginkizun honetan. Izan ere, haurrak ikaskuntza prozesuaren protagonista izan behar du, eta egiten duenari osotasuna emateak zentzua ematen lagunduko dio. Eta kuriositatea piztuko dio. Ikasleak jakin-minaren bidez zalantzan jarriko duelako landutakoa, eta hori da funtsean ulermena garatzeko bidea.
Haurrak ikaskuntza prozesuaren protagonista izan behar du, eta egiten duenari osotasuna emateak zentzua ematen lagunduko dio
Mundu konplexu honi aurre egiteko ezagutza iturriak zabaldu behar ditugu haurrengan: ulermena, adierazgarritasuna eta harridura sustatuz. Eta zertarako zentratu ulermenean? Haurrak txunditzeko, interesa pizteko, haien ideien jabe izan daitezen.
“Pentsamenduaren irakaskuntzaren helburu orokorra ikasleak arazoak modu eraginkorrean konpontzeko prestatzea da, ondo pentsatutako erabakiak hartzeko eta bizitza osoan zehar ikaskuntzaz gozatzeko”, David Perkins, 1997. 25 urte ditu esaldi horrek, baina gaurkotasun handia du. Ez dirudi orohar azken 25 urte hauetan bide hau hartu duenik hezkuntzak. Azken urteotan, akaso.
Programazio eta proiektuetan ekintzaren bitartez ikastea ahalbidetuko dituen erremintak bultzatu behar ditugu. Horretarako bi kontzeptu garrantzitsu azpimarratzea gustatuko litzaidake:
- Sortzailea ahalduntzearen garrantzia: irtenbide bat aurkitu arte mila bide bilatu.
- Diseinuarekiko sentiberatasuna bultzatzea: gertutik behatu, konplexutasuna esploratu, erritmoa jaitsi eta aukerak bilatu.
Edozein plan arrakastatsua izango da kulturarekin zerikusia badu. Hau da, haurrek kulturaz gozatzea ekintza esanguratsuen bitartez
Guzti hori aurrera eramateko pentsamendu kultura bultzatu behar da ikasleengan. Izan ere, edozein plan arrakastatsua izango da kulturarekin zerikusia badu. Hau da, haurrek kulturaz gozatzea ekintza esanguratsuen bitartez. Eta nola sortu kultura? Zortzi indar kulturalen bitartez: itxaropenak, aukerak, denborak, ereduak, hizkuntza, ingurunea, elkarreraginak eta errutinak.
Zehaztu ditzagun motzean:
1- Denbora: denbora kurrikularra eskainiz, ikasleek pentsatu dezaten.
2- Aukerak: benetako jarduerak proposatu ikasleei, praktikan jar ditzaten.
3- Errutinak: Gelan erabiliko ditugun teknika antolatzaileak dira, hainbat forma egituratzen, ordenatzen eta garatzen laguntzen digutenak.
4- Hizkuntza: pentsamendua garatzeko beharrezkoa da pentsamendu hizkuntza garatzea, non prozesu kognitibo desberdinak izendatu, deskribatu, bereizi edota hausnartu beharko diren.
5- Ereduen sorrera: Ikasleek beren ideiak partekatzen dituztenean, ikuspuntuak trukatzen dituzte eta eztabaidatu egiten dute.
6- Elkarreraginak: bakoitzak zer pentsatzen duen eta zer esan dezakeen testuingurua sortu behar da, non bakoitzak bere indarguneak baina baita bere ahulguneak ere adieraziko dituen.
7- Inguru fisikoa: konfiantzazko ingurune emozionala sortzea garrantzitsua den arren, ingurune fisikoa ezartzea ere oso garrantzitsua da.
8- Itxaropenak: ezarri “menua” edo “eguneko ordena”, ikasleek zer espero dugun jakin dezaten.
Fernando Delgalarrondoren esaldi honekin amaitu nahi nuke gaurkoan: “Zerbait benetan ulertzen duzunean eta errealitatearen pertzepzioa duzunean, konplexua sinplea bihurtzen da. Gure garaiko arazoetako bat da arazo konplexuak konponbide sinplistekin konpondu nahi ditugula. Baina kontuz, sinplismoa eta sinplea ez baita bera”.
Ez diezaiogun hezkuntzari erantzun sinplistarik eman, eta eragin diezaiogun buruari, konplexutasuna era sinplean uler dezaten ikasleek.
Mitxel Elortza, irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]