Aitatasun-baimenak gizona laguntzaile rolera ez mugatzeko eskatu dute Espainiako Estatuan

  • Urtarrilaren 1etik aurrera, ama ez den beste gurasoaren baimena 16 astera luzatzeko legea sartuko da indarrean Espainiako Estatuan, baina erakunde ugarik salatu du laguntzaile izaera baino ez zaiola aitortzen aitari.


2020ko abenduaren 15an - 11:01
PPiiNA plataformako kideak, 85 erakundek sinatutako egitasmoarekin. Argazkia: PPiiNA

Guztira, 85 erakundek sinatu dute Jaiotzagatiko eta Adopzioagatiko Baimen Berdinen eta Eskualdaezinen Plataformak (PPiiNA) Espainiako Gobernuari egindako eskaera. Ofizialki erregistratu zuten egitasmoa eta erantzunik ez dutenez lortu, "azken deia egin dugu", adierazi dute erakundeko iturriek. 

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, bigarren gurasoaren baimena amak duen 16 asteko baimenarekin parekatuko da; baimenak berdinak, besterenezinak eta %100ean ordainduak izango dira, plataforma honek proposatzen zuen bezala. Hala ere, uste dute aukera hori gal daitekeela, bi "tranpa larri" ikusten diotelako legeari: batetik, lehenengo sei asteak nahitaez bi gurasoek aldi berean egitea eta bestetik, lanaldi osoko baimena hartzeko eskubidea galtzea. 

Plataformaren arabera, bi ezaugarri horiek eragin dezakete gizona bigarren zaintzaile gisa jardutea eta orain arteko zereginetara mugatzea, emakumearen esku geratuz zaintzaile nagusiaren rola. Gainera, plataformak uste du lehen sei aste horiek aldi berean egiteak haurraren zaintzari denbora kentzen diola.

Egitasmoa sinatu duten erakundeen artean, estatu mailako elkarte feministak daude, hala nola, Indarkeria matxisten aurkako 7N Plataforma, Politika feministaren Foruma edo Partaidetza eta Berdintasunaren aldeko Emakumeen Erakundeen Koordinakundea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aitatasuna
Gurasotasun baimena hemezortzi astera luzatuko da sektore pribatuan ere, EAEn

Gizarte Segurantzak baimendutako hamasei asteen laguntza osagarri gisa planteatu du Eusko Jaurlaritzak bi asteko luzapena. 2019tik sektore publikoko langileek baimena eskuratzeko aukera dute.


2023-08-02 | Ilargi Manzanares
Azaroaren 2ra arte eska ditzakete laguntzak 0 eta 3 urteko seme-alabak dituzten familia nafarrek

Uztailaren 31tik aurrera eskatu daiteke laguntza ekonomikoa, bai telematikoki bai aurrez-aurre, oinarrizko gizarte zerbitzuaren edo dagokion auzoko unitateen bidez.


2022-06-26 | June Fernández
"Estatuak ez luke arautu behar familiak nolakoa izan behar duen, askotariko ereduak babestu baizik"

Gizon ez-heterosexualen aitatasun desira ikertu du Borja Muñoz Arrastia sexologoak. Familia nuklearraren eredu hertsia errepikatu baino, umeak hazteko alternatiba komunitarioak sendotzea aldarrikatu du EHGAMeko kideak.


Eguneraketa berriak daude