‘Aita Mari’ ontziak Sizilian lehorreratuko ditu 78 migratzaileak

  • Ostegunean erreskatatu zituen 78 migratzaileak eta igande gauean jaso du Italiako Gobernuaren baimena. Sizilia uhartean dagoen Pozallo udalerriko portura eramango dituzte.


2019ko azaroaren 25ean - 11:02
Argazkia: Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi du itsasoaren egoera txarragatik ezin direla portura segituan sartu eta itsasoa baretu zain egongo direla. Ontzia porturatuko den tokitik zazpi bat ordura dago. Erreskatatuen artean hamahiru adingabe eta zazpi hilabeteko haurdun dagoen emakumea daude. Medikuek antsietate krisiak artatu behar izan dituzte.


Errefuxiatu krisi globala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...