Hemendik aurrera Hamaika Telebistak “zuzendaritza lantalde gazte, berri eta eraldatzailea izango du”. Ainhoa Jauregi zuzendari berriak, Maddi Mochales digitalizazio arduradunak eta Onintza Alustiza finantza arduradunak “ikuspegi osatuago” batekin ekingo diote katearen zuzendaritzari Hamaika Telebistak berak jakinarazi duenez.
Orain arte Hamaika Telebistako zuzendari izan den Iñaki Uriari hartu dio lekukoa orain arte katean lanean izan den Ainhoa Jauregik. 2006. urtean jaio zen telebista euskalduna, eta geroztik Uria izan da zuzendari nagusia. Jauregirekin batera Maddi Mochales izango da digitalizazio arduraduna eta Onintza Alustiza finantza arduraduna.
Garai berriekin bat egiten duen digitalizazioari helduko nahi dio zuzendaritza berriak, sortuko diren eduki berriak plataforma berrietara zuzenduko baitira, baina “telebistako kontsumoa ez dute ahaztuko”. “Ikus-entzunezko eskaintza gero eta handiagoa da, eta kontsumo ohiturak aldatu egin dira. Guri tokatzen zaigu aldi berri hauetara egokitzea”, azaldu du Jauregik asteazkenean Zarautzen eginiko aurkezpenean.
Gazteek gaurkotasuna eta entretenimendua euskaraz kontsumi dezaten tresnak eskainiko zaizkiela ziurtatu du zuzendari berriak. “Eduki azkarrak, dinamikoak eta bisualak eskatzen dituzte gazteek, erraz partekatzen direnak. Hortaz, Youtube, Tik Tok, Instagram eta plataforma horien bidez iritsi nahi dugu haiengana”, azaldu du Jauregik. Orain arte arlo horretan egin dituzten ahaleginek harrera ona izan dutela ikusi dute.
Etorkizunari begira, baliabide ekonomiko gehigo beharko dituztela ziurtatu du Jauregik. “Bai hurrengo erronkei aurre egiteko, bai profesional onak mantentzeko baita publiko berriak erakartzeko ere”. “Denok elkarrekin joan behar dugu euskararen normalizazioan eragiteko”, amaitu du.
Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]
Hamaika Telebistaren IDEMtitateak saioak jaso du 2015. urteko Telebistako Argia Saria.
Andoainen banatu dituzte Rikardo Arregi katezaritza sariak. Beñat Zamalloak eskuratu du sari nagusia, Berrian, Bizkaia Irratian, Radio Vitorian eta Hamaika Telebistan egin zuen 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipenagatik. Kazetari berriaren saria Garikoitz... [+]
Hamaika telebistak Iruñerrian emititzeko lizentzia lortu du. Xaloa telebistari berriz, Nafarroa osoan emititzeko lizentzia eman dio gobernuak.
Espainiako Estatuak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatua dauka. Europako Batzordeak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen egoera aztertu du eta emaitzekin txostena argitaratu.
Lurreko Telebista Digitalerako bi lizentzia lehiaketa ditu abian Nafarroako Gobernuak eta bost enpresa aurkeztu dira zazpi proiekturekin.
Hamaika Telebistak egoitza berria ireki du Donostiako Zuatzu parkeko Pia eraikinean. Duela hiru urte hasi zen emititzen Bilbon, eta geroago Donostiara heldu zen. Duela gutxi arte Gipuzkoa Telebistaren egoitzatik emititu du, eta orain ere alokairuan jarraituko du.
Bazen behin, animaliek hizketan zekiten garaian, txakurrak ortozik baina katuak txarolezko oinetako arrosekin zebiltzan garaian, beraz ez hain denbora zaharretan ere, ume bat, nerabe bat, telebistari itsatsita bizi zena, atzamar erakuslea, erpuruaren ondoko eria telebistako... [+]