Bost telebista katek elkarlanean sortu dute 'Gurean gaur' Gipuzkoako albistegi berria

  • Tokiko bost telebista elkarlanean arituko dira aurrerantzean Gipuzkoako euskarazko albistegi berrian. Goiena, Goierri, Erlo, 28.kanala eta Hamaika telebista dira 'Gurean Gaur' saioaren sortzaileak. Bost euskarazko komunikabide horiek “indarrak bildu” eta euskarazko saio indartsu bat aurkeztea dute helburu. 


2012ko urriaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Elkarlanean aritu diren telebistetako ordezkariak

Emisioak astelehenetik ostiralera izango dira; 20:45etan Hamaika telebistan eta 21:00etan Goienan. 15 minutu iraungo dituen albistegiak elkarrizketa, erreportaje, albiste eta analisien bitartez emango du egunero Gipuzkoaren berri.

Foru Aldundiaren babesa jaso du proiektu honek. Gipuzkoako Euskara Zuzendari Zigor Etxeburuak esan du euskarazko telebistak “beharrezkoak” direla. Eta tokiko telebistek euskarari egiten dioten “mesedea” kontuan izanik, telebista saio bat sortzea proposatu zien. Emaitzak, 207.000 euroko diru laguntza jasoko du Gipuzkoako Aldundiaren eskutik.

Hasieran, telebista bakoitzak bere kasa egiten zituen saioak partekatzen zituzten. Baina urriaren 1etik aurrera, elkarlanean ari dira albistegia sortzen eta prime time ordutegian emititzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hamaika telebista
Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


2015-01-30 | Iure Eizagirre
IDEMtitateak: "Emakumeak denonak diren gaiez hitz egiten jartzen ditugu"

Hamaika Telebistaren IDEMtitateak saioak jaso du 2015. urteko Telebistako Argia Saria.


2014-06-30 | ARGIA
Beñat Zamalloak jaso du Rikardo Arregi sari nagusia, bertsolari txapelketaren jarraipenagatik

Andoainen banatu dituzte Rikardo Arregi katezaritza sariak. Beñat Zamalloak eskuratu du sari nagusia, Berrian, Bizkaia Irratian, Radio Vitorian eta Hamaika Telebistan egin zuen 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipenagatik. Kazetari berriaren saria Garikoitz... [+]


2013-07-08 | Xuban Zubiria
Hamaika eta Xaloa telebistei lizentzia eman die Nafarroako Gobernuak

Hamaika telebistak Iruñerrian emititzeko lizentzia lortu du. Xaloa telebistari berriz, Nafarroa osoan emititzeko lizentzia eman dio gobernuak.


Eguneraketa berriak daude