Ahal Dugu indartsu sartuko da Eusko Legebiltzarrean

  • Eusko Legebiltzarraren itxura aldatzea iragarri du azken Euskobarometroak. Ikerketaren arabera, EAJk lortuko lituzke bozka gehien eta bigarren Ahal Dugu legoke, jeltzaleengandik gertu. Ahal Dugu eta Ciudadanosen presentziak gainerako alderdien eserleku galera ekarriko luke.


2016ko martxoaren 18an - 10:10
Alderdi berrien presentziak Eusko Legebiltzarraren itxura aldatzea ekarriko luke. (Arg: Euskobarometroa)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EAEko hauteskundeetan EAJ izango litzateke alderdi politiko bozkatuena 22-23 eserlekurekin. Ahal Dugu indartsu sartuko litzateke Eusko Legebiltzarrean, bigarren alderdi bozkatuena izango litzateke, 19-21 ordezkarirekin. EH Bilduk botoak galduko lituzke eta hirugarren tokira jaitsiko litzateke, 13 eserlekurekin. PSE-EEk 9, PPk 8-9 eta Ciudadanosek 1-3 eserleku lortuko lituzkete. Ezker Anitzak eta UPDk ez lukete ordezkaririk erdietsiko.

Euskobarometroaren arabera, Ahal Dugu eta Ciudadanosen hautagaitzak eragina izango du EAEko testuinguru politikoan. EAJk 4-5 eserleku galduko lituzke eta beste alderdi baten babesa lortzera behartuta legoke Gobernua eratzeko. EH Bilduk zortzi eserleku gutxiago izango lituzke, baina EAJrekin akordioa erdietsiz gero, aukera luke Gobernu abertzale bat eratzeko; ezkerreko Gobernurako aukera ere badago, EH Bildu eta Ahal Dugu elkartzen badira.

Euskobarometroak iragarri du Espainiako Gobernuaren eratze prozesuak hartzen duen norabideak eragina izango duela Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan: galdegin dietenen %24k ez du argi bere bozka. Parte hartzea %67koa litzateke.

Urtarrilaren 19 eta 31 bitartean EHUk 600 etxetan egindako inkestaren emaitzak dira argitaraturikoak. Francisco Llera irakasleak zuzenduriko EHUko Zientzia Politiketako taldeak burutu du ikerketa.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.