Abortuaren Legeak tira-birak sortu ditu PPko buruzagien artean ere

  • Gallardonek abiatutako Abortuaren Legearen Erreformak hautsak harrotu ditu, PPko hainbat goi kargu ere egitasmoaren kontra agertzeraino.


2014ko urtarrilaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Rajoy PPko hainbat buruzagiren artean. (Arg: Infolibre.es)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Valentziako, Extremadurako eta Gaztela eta Leongo presidenteak kritiko azaldu dira.

Extremadurako agintari José Antonio Monagok gaitzetsi du proiektua: “Inork ezin du behartu emakume bat ama izatera”. Gainera, abortuaren gaiari dagozkion legeak aldatzeko “gehiago itxaron” behar dela uste du.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalari egiten dio erreferentzia Monagok “itxaroteko” eskaera egiten duenean. Izan ere, 2010ean PSOEk indarrean jarritako Abortuaren Legearen aurka helegitea aurkeztu zuen PPk Konsitituzionalean. Eta oraindik ez du erantzunik jaso.

Gaztela eta Leongo lehendakari Juan Vicente Herreraren ustez ere, epaia jaso ostean egitasmoari ekitea litzateke “zentzuzkoena”.

PPko boto emaileak ere kontra

El Mundo egunkariak egindako inkesta baten arabera, PPko boto emaileen %52k ez du egungo legea aldatzerik nahi. Are gehiago, bere garaian Rajoyren alde egin zutenen herenak baino ez du bat egiten erreformarekin (%31,5).

ARGIAn inkestaren emaitzak aztertu genituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
Eguneraketa berriak daude