Abortuaren legalizazioa gertuago da Argentinan

  • Haurdunaldia etetearen legea aldeko 131 botorekin, kontrako 117rekin eta sei abstentziorekin onartu dute Argentinako Diputatuen Ganberan. Abortua behin betiko legeztatzeko pausu bat besterik ez da falta: Senatuaren onarpena.
Argazkia: Campaña Aborto Legal

2020ko abenduaren 11n - 12:03

Diputatuen Ganberak abortua despenalizatzen duen lege-proiektua onartu du, aldeko 131 boto, kontrako 117 eta sei abstentziorekin. Mugimendu feministarekin bat eginez, berez jantzitako milaka emakumek legearen onarpena ospatu dute Buenos Aireseko Parlamentuaren atarian.

Bi urte lehenago, antzeko ekimen bat bozkatu zuten diputatuek, baina Senatuak egitasmoa atzera bota zuen, aurkakoek zazpi boto gehiago zituztelako. Oraingoan ere, lehen urrats honetan aurrera egin du abortua legeztatzeko egitasmoak eta 2018an ez bezala, oraingo ekimenak Argentinako Gobernuak berak bultzatu du eta presidentearen babesa du.

Araudiaren zirriborroak haurdunaldia 14. astera arte eteteko eskubidea ezartzen du. Herrialde osoko 500 bat gizarte erakundek urteak da daramatzate abortatzeko eskubidearen alde lanean, eta 2007tik zortzi aldiz aurkeztu dute proposamena Kongresuan.

Zenbait kalkuluren arabera, urtero 300.000 abortu baino gehiago egiten dira Argentinan, eta 40.000 emakume inguru ospitaleratu behar izaten dituzte konplikazioengatik. 1983an gaur egun arte, 3.000 emakume baino gehiago hil dira legez kanpoko abortuetan herrialdean.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude