Abortatzeko eskubidea legeztatu dute Argentinan

  • Egun historikoa da abenduaren 30a Argentinan. Senatuak onartu du 14. astera arte abortua legezkoa izatea. Aldeko 38 botoek –kontrako 29 eta abstentzio bat– babestu dute mugimendu feministaren urteetako aldarrikapena. Kalean milaka lagunek ospatu dute erabakia.


2020ko abenduaren 30an - 09:19
Kolore berdea izan da mugimendu feministen aldarrikapenaren kolorea.

Abenduaren 30ean behin betiko onartu du Argentinako Senatuak abortatzeko eskubide 14. astera arte jaso duen lege-proiektua. Abenduaren 11an Diputatuen Ganberaren onarpena jaso ostean, 30ean izan dute azken mugarria Senatuan. Bozketaren emaitza ez zegoen argi, eztabaida hasteko orduak falta zirenean. Azken unera arte aukera guztiak mahai gainean ziren, baita berdinketa ere. Mugimendu feministen eta legearen aldeko alderdien nahia zen 2018koa ez errepikatzea: legea Diputatuen Kongresuak onartu ostean, Senatuak atzera bota zuen: 31 alde, 38k aurka. Gaurkoa ordea 38 sentariren babesa jaso du lege proposamenak, orain bi urte baino aldeko zazpi boto gehiago.

Erabakia jakin bezain pronto, kalean zain ziren milaka lagunen artean poza barreiatu da:

Talde erlijiosoek eta ultrakontserbadoreek presio handia egin dute abortuaren kriminalizazioari eusteko, baina oraingoan ez da nahikoa izan. Eta hala, abortatzeko eskubidea lege gisa jasotzeko Kubak eta Uruguaik aurretik hartutako bideari gehitu zaio Argentina. Hego eta Ertamerikan gutxiengoa dira eskubide hori aintzat hartzen duten herrialdeak.

Legearen nondik-norakoak

Abortua legeztatzeko proiektuak hamalaugarren astera arte haurdunaldia etetea ahalbidetzen du, eta, aldi berean, praktika mediko horrekin ados ez dauden profesionalen kontzientzia-eragozpena onartzen du. Hamalaugarren asteko epea ez da aplikatuko haurdunaldia bortxaketa baten ondorio denean, 13 urtetik beherakoen kasuan edo emakumearen bizia arriskuan dagoenean. 16 urtetik beherakoek abortatzea erabakitzen badute, gurasoen edo tutorearen baimena beharko da. 16 urtetik gorakoek berriz, gaitasun osoa dute beren kabuz baimena eman eta haurdunaldia eteteko. Erakunde pribatu batek ez badu profesionalik haurdunaldia eteteko, beste erakunde batera bideratuko du emakumea, lege proiektuaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude