Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egin du Independentistak Sareak

  • Independentistak sareak martxoaren 27an Aberri Eguna antolatuko du Iruñean. "Euskal komunitateak munduan presentzia duen toki guztietan" egun hau ospatzea bultzatuko du.


2016ko otsailaren 05an - 11:55
Independentistak Sareak iaz antolatutako Aberri Eguneko mainfestazioko une bat.

Aldarrikapena eta ospakizuna uztartu nahi dituzte egun osoko egitarauarekin: eguerdian manifestazioa eta ekitaldi politikoa egingo dituzte eta, ondoren, ospakizunak segida izango du gauera arte Iruñeako kaleetan zehar, hedabideetara bidalitako oharrean adierazi dutenez.

"Aberri Egun zabal eta parte-hartzailea" antolatzea da Sarearen asmoa, "sigla eta familia politikoetatik haratago, independentista guztiek aniztasunean elkarturik" ospatzeko deia egin du.

Jakinarazi dute datozen asteetan kaleratuko dituztela 2016ko Aberri Egunaren inguruko hausnarketa politiko zabalagoa, egitaraua eta zehaztasunak.

Nazioartean ere ospatzeko deia

Mundu zabalean zehar zabalduta dagoen euskal komunitatean gora doa Aberri Eguna ospatzen den tokien kopurua urtez urte, adierazi dutenez. Independentistak sareak dinamika hori bultzatuko du munduko herrialde ugaritako sarekideen bitartez.

Sarea antolaketa lanetan sartuta dago jadanik eta martxoaren 27ko erronkari elkarlanean aurre egiteko deia luzatu die independentista guztiei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aberri Eguna
2023-04-12 | Euskal Irratiak
Mikel Iribarren
"Duela 60 urte, sekulako kuraia behar zen plazetan euskaldun gisa agertzeko"

Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.


2023-04-11 | Leire Artola Arin
Bagira prozesuak 2024ko Aberri Egunera arte abiatu du mugimendu abertzalearen estrategiaren gogoeta

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira... [+]


2023-03-28 | Euskal Irratiak
Itsasun ospatuko da Bagira ekimenaren Aberri Eguna

Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.


Eguneraketa berriak daude