“Abdelkader” pastorala Urrüstoi-Larrabil-en ikusteko sarrerak salgai

  • Uztailaren 25etik abuztuaren 8ra bitartean, lau emanaldi egingo dituzte. Hirugarren urtez antzeztuko dute herritarrek Jean-Louis Davant-ek zuzendutako obra. 

     


2021eko uztailaren 6an - 09:29
Azken eguneraketa: 11:33
Abdelkader pastoralaren kartela. Argazkia: EKE Euskal Kultur Erakundea
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzalearen Abdelkader obra antzeztuko dute uztailaren 25etik abuztuaren 8ra bitartean Urrüstoi-Larrabilen. Lanak Abdelkader emirraren bizitza du oinarri, XIX. mendearen erdialdean Frantziako Estatuak Aljeria konkistatzearen aurka altxatu zen gizona.

Pandemia dela-eta, aurreko urteko emanaldia atzeratu egin behar izan zuten. Aurten, hirugarren aldiz antzeztuko dute herritarrek obra. Segurtasun neurriak betetzeko, 1.000 ikuslerentzako lekua izango duten lau emanaldi egingo dituzte: uztailaren 25ean eta 30ean eta abuztuaren 1ean eta 8an. 

Kazeta.eus hedabideak azaldu bezala, antzezlana arratsaldeko 15:30ean hasiko da igandero, eta aurretik zein ostetik, pastoraletako egun tradizionala ospatuko da Urrüstoi-Larrabilen. Meza, desfilea, animazioak eta bazkaria egongo dira hurbiltzen diren guztientzako. Horretaz gain, uztailaren 30eko emanaldia 20:30etara arte luzatuko da.

Sarrerak salgai

12 urtetik gorako edonor bertaratu daiteke emanaldira. Sarrerak 15 euroan daude salgai. Ipar Euskal Herriko hainbat puntutan eskuratu daitezke: Atharratzeko Piellenia ostatuan, Mauleko Xiberoko Bio dendan, Donapaleuko La Ferme Souletine dendan, Donibane Garaziko Paris denda-ostatuan eta Baionako Elkar dendan. Informazio gehiago xiberokojaunaalkartea@gmail.com helbidean.

 


Pastorala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.