Alpeetako “izotzetako gizakia”, beltzarana eta begi ilunekoa zen

  • Alpeetan 1991n momifikaturik eta egoera oso onean aurkituriko artzain neolitikoaren gorpuari egindako azken frogek agerian utzi dute egungo komunitate zientifikoak dituen aurreiritziak: orain arte iletsu eta azal zuriz irudikatu izan dena, benetan beltzarana eta ia burusoila dela egiaztatu baita.

Ötziren errekonstrukzioa Hego Tiroleko museoan, azal zuri eta iletsu ageri zaigu. Argazkia: Hego Tiroleko museoa / Ochsenreiter

2023ko abuztuaren 17an - 08:45
Azken eguneraketa: 11:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ötzi deituriko gizaki neolitikoari egindako azken froga genetikoek ezustea ekarri dute zientzialarien artera, eta agerian utzi dute bere irudi "okerra eta aurreiritziz betea" zabaldu izan dela orain arte.

Artzainaren gorpu momifikatua 1991n aurkitu zuten Alpeetan mendizale batzuek. Hain egoera onean egonik, duela 5.300 urteko europarrak nola ziren aztertu ahal izan dute arkeologo eta historialariek Ötziren arropak, fisikoa eta genomak aztertuta. Hala, jakin izan da zer ohitura zituzten orduko jendeek edo zer gaixotasun sufritzen zuten, eta nola hil zen "izotzetako gizakia", gezi batek jota.

Azal zurikoa eta begi eta iler argikoa irudikatu izan da orain arte gizaki hori. Hegoaldeko Tiroleko Arkeologia museoan paratuta dagoen tamaina errealeko figurak ere halako zerbait agerrarazten zuen. Baina Cell Genomic aldizkariak argitaraturiko ikerketa genetiko berri batek hankaz gora jarri du uste hori.

Gorpu momifikatua aztertzen. Argazkia: Hego Tiroleko arkeologia museoa / Marion Lafogler

Ötzik azal beltzarana zuen, begi ilunak eta kasik burusoila zen. "Bistakoa da errekonstrukzioa okerra izan dela orain arte, Harri Aroko Europako gizaki batez dauzkagun gure egungo aurreiritziek eraginda", azaldu du Max Planck Eboluzioaren Antropologiako institutuko zuzendariak CNNren webgunean.

Gainera, ikerketak agerian utzi du gizaki horren jatorria zein izan zitekeen: dirudienez, Ötziren arbasoak Anatoliako lehen nekazariak izan ziren. Horrek adierazten du Europan migrazioak zein hedatuta zeuden jadanik duela milaka urte eta ez direla herengungo kontu bat.


Azkenak
Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


2025-08-18 | Dabid Martinez
Metaren eta adimen artifizialaren kolonialismo digitala

Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Sozialismorako Mugimenduak Bolivian agintzeari utziko dio 20 urteren ostean, eskuinari lekua utzita

Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


2025-08-18 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Eguneraketa berriak daude