“Hau ez da Manhattan” aldarrikatu dute bizilagunek Zorrotzaurreko uhartearen inaugurazioan

  • Astelehenean inauguratu du Bilboko Udalak “Zorrotaurreko uhartea” bezala izendatu dutena. Ekitaldian, auzotarrek proiektuarenganako gaitzespena adierazi dute.


2018ko urriaren 9an - 10:21
(Argazkia: Uriola.eus)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Frank Gehry zubian bildu ziren astelehenean Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta udaleko hainbat zinegotzi. Inaugurazioaren baitan, obra langileek Deustuko kanala nola irekitzen zuten behatu zuten. 365.000 metro kubiko lur kendu dizkiote kanalari, orain arte penintsula izandakoa Bilboko itsasadarrarekin batu eta uharte bilakatuz.

Aburtok “une historikotzat” jo duena, gaitzetsi egin dute bertaratutako auzotarrek. “Hau ez da Manhattan, ez eta Zorrotzaurre ere, Erribera bizirik!” edota “Tiburoiak kanpora” bezalako lemak aldarri, Zorrotzaurre proiektuaren aurka agertu dira. Ekitaldea hasi aurretik Bilboko alkatea bizilagunengana hurbildu zen zeozer esan nahi ote zioten galdeginez, eta Erriberako bizilagunek irisgarritasunari, zerbitzuei eta segurtasunari dagozkien arazo ugari dituztela adierazi zioten. Arazook konpontzeko planaren zain egon dira auzokideak, eta behin plana garatutakoan bizilagunak kontutan hartzen ez dituela ohartu dira.

Uriolak bideoan jaso zuen alkatea auzotarrengana hurbildu zeneko unea:

 

Zertan datza “Zorrotzaurre” proiektuak

“Gaur egun degradatuta dagoen espazioa berreskuratzen duen plan integral eta iraunkorra” bezala aurkeztu izan da “Zorrotzaurre” proiektua. Honek, 840.000 metro koadroko irla barne hartzen du, zeina aurreikuspenen arabera “etxebizitza eskuraerraz”, “kutsatzen ez duten enpresa”, “gizarte eta kultura hornikuntza ugari” eta aisialdirako “alde zabalez” hornituko den. 1995eko Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorrean oinarrituta, orain zazpi urte onartu zen 250 milioi euroko kostua izango duela kalkulatzen den plana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

2025eko abuztuaren 19
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

2025eko apirilaren 2
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Eguneraketa berriak daude