80.000 urre meatzari greba mugagabean Hegoafrikan


2013ko irailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hegoafrikako meatzariak 2012ko abuztuan egindako greba batean (Argazkia: librered.net). librered.net
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

AngloGold Ashanti, Gold Fields, Rand Uranium, Harmony Gold, Evander Gold, Sibanye Gold eta Village Main Reef urrearen industriara zuzendutako enpresek, metalaren prezioen jaitsiera eta inflazioa direla eta soldatak %6 igotzea eskaintzen diete.

Sindikatuek meatze kanpoan lan egiten dutenentzat hilabeteko 7.000 rand-eko soldata (518 euro) jasotzea eskatzen dute, eta barruko meatzarientzat 8.000 rand-ekoa (592 euro). Kanpokoek orain 4.700 rand (348 euro) kobratzen dituzte eta barrukoek 5.000 (370 euro).

Ez da urre industrian egiten den lehen greba. 2012an istilu handiak izan ziren eta poliziak 45 langile hil zituen. Gobernuak greba geldiarazi nahi du, ekonomiarentzat kaltegarri izango dela argudiatuz.

Hegoafrikako urre industria munduko handienetakoa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Eguneraketa berriak daude