Asteartetik greba mugagabean dira Hegoafrikako urre meatzariak. Meatzarien Sindikatu Nazionala (NUM ingelesezko sigletan) %10eko soldata igoera eskatzen ari da orain, hasiera batean eskatzen hasi zen %60ko igoeratik behera. Enpresek %6ko soldata igoera eskaintzen diete, eta 80.000 langile inguru dira greban daudenak.
AngloGold Ashanti, Gold Fields, Rand Uranium, Harmony Gold, Evander Gold, Sibanye Gold eta Village Main Reef urrearen industriara zuzendutako enpresek, metalaren prezioen jaitsiera eta inflazioa direla eta soldatak %6 igotzea eskaintzen diete.
Sindikatuek meatze kanpoan lan egiten dutenentzat hilabeteko 7.000 rand-eko soldata (518 euro) jasotzea eskatzen dute, eta barruko meatzarientzat 8.000 rand-ekoa (592 euro). Kanpokoek orain 4.700 rand (348 euro) kobratzen dituzte eta barrukoek 5.000 (370 euro).
Ez da urre industrian egiten den lehen greba. 2012an istilu handiak izan ziren eta poliziak 45 langile hil zituen. Gobernuak greba geldiarazi nahi du, ekonomiarentzat kaltegarri izango dela argudiatuz.
Hegoafrikako urre industria munduko handienetakoa da.