78ko sanferminetako ikerketa batzordea: “Kereila baten bidez gertaerak ongi ikertu behar dira”

  • 78ko Iruñeko sanferminetako gertaerak ikertzen aritu den lan taldeak ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu. Besteak beste, taldearen ustez auzia ongi ikertzea ezinbestekoa da –bere garaian ez zen egin– eta horretarako gizateriaren aurkako delitu multzoan kokatutako kereila bat aurkeztea proposatzen du.


2018ko ekainaren 5ean - 12:51
Espainiako Polizia Iruñeko zezen plazan. (Arg.: Memorias de la Vieja iruña)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Batzordearen iritziz, uztailaren 8an Iruñeko Zezen Plazan  egin zen erasoa eta ondorengo istiluekin, Espainiako orduko botere nagusiek Iruñeko herritarrak berariaz zigortu nahi izan zituzten. NUPek zuzendu du ikerketa eta txostena Emilio Majuelo eta Juan Carlos Garciak irakasleek idatzi dute. Honakoak izan dira lan taldeko gainerako kideak: Josu Chueca, Pedro Ibarra, Amaia Kowasch, Jacinto Lara, Nerea Perez, Pepe Uruñuela eta Begoña Zabala. Txostena datorren ostiralean aurkeztuko da Iruñeko Gaiarre Antzokian, 19:00etan. Iruñeko Gobernuko lau taldeek sostengatu dute lan taldea.

Txostenak dioenez, garai hartan hainbat sumario ireki ziren, baina azkenean ikerketa ez zen ezertara iritsi eta, gainera, hainbat bide irekitzeren kontu hori apropos egin zen ikerketa bidean gal zedin. Orduko Nafarroako foru diputatuek gogor salatu zituzten gertaerak, baina ez zuten bestelako biderik abiarazi. Iruñeko Udalak ikerketa batzorde bat jarri zuen martxan, baina ez da ezagutzen haren ondoriorik.

Dokumentuak desklasifikatzeko eskaera

Txostenean aholkatzen denez, proposatzen den kereila Iruñeko Udalak aurkez dezake edo orduan hildako edo zauritutakoen familiek. Orduko hedabideen arabera, Espainiako Poliziaren erasoen ondorioz hildako bat, Germán Rodriguez, eta sei zauritu izan ziren. Ospitaleko txostenaren arabera, zauritutako 50-55 pertsona artatu zituzten egun hartan.

Ikerketak azpimarratzen du dokumentazioa biltzeko izan dituzten zailtasunak eta taldeak gomendatu dio Iruñeko Udalari, eska diezaiela dagokien agintzaritza organoei garai hartako dokumentazioa desklasifikatzea edo haien kopia ematea. Maiatzean bertan, Espainiako Kongresuak ukatu egin zuen –PSOEren botoekin besteak beste– 78ko sanferminetako gertaeren dokumentuak desklasifikatzea.


1978ko San Ferminak kanalean gehiago
2021eko uztailaren 27
German Rodríguez
Iraultzaile eroria

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...