72 milioi euro Frantziatik Erresuma Batura doazen migratzaileak Mantxako kanalean eteteko

  • Bi herrialdeek aste honetan sinaturiko akordio berriak %40 handituko du Frantziako kostaldeak kontrolatzen dituzten mugako patruilen kopurua, Erresuma Batura heldu nahi duten migratzaile eta asilo eskatzaileen iritsierak murrizteko helburuarekin.

Calais inguruan polizia kontrola biderkatuko dute Frantziako eta Britainia Handiko gobernuek.

2022ko azaroaren 17an - 07:05

Londreseko gobernu berriaren lehentasun nagusienetako bat zen, eta jada hartu dituzte neurriak hari aurre egiteko. Erresuma Batuak eta Frantziak bi herrialdeen arteko lankidetza akordioa eguneratu berri dute Mantxako kanala era irregularrean gurutzatzen duten pertsonen fluxuaren gorakada eteten saiatzeko. Hala, datorren urtean Frantziak 72,2 milioi euro josoko ditu besteak beste kostaldeak kontrolatzen dituen mugako patruilen kopurua %40 handitu eta agente britaniarrei kanaleko bere eremuetan behatze lanak egiten uzteagatik.

Akordio hau bi herrialdeek hiru urtetan sinatu duten laugarrena da, eta azken hilabeteetan Mantxako kanaletik Erresuma Batura iritsi diren migratzaile kopuruaren gorakadari erantzuten dio. Izan ere, urte hasieratik hona 40.000 pertsona baino gehiagok gurutzatu dute muga bide horretatik, 28.526 izan ziren iaz, 2020an 8.404 eta 2019an 2.000 baina gutxiago.

Milaka pertsona Calais inguruetan muga zeharkatzeko beren aukeraren zain, muturreko pobrezian bizitzen.

Gerald Darmanin Frantziako barne ministroak eta Suella Braverman Erresuma Batuko bere homologoak astelehenean sinatu zuten akordioa, Parisen, eta azken honek adierazi du neurri honen helburua legez kanpoko migrazioa saihestea eta pertsonen trafikoari aurre egitea dela: “Ahal dugun guztia egin behar dugu jendeak bidaia arriskutsu horiek egiteari utz dezan eta pertsonen trafikatzaileak akabatzeko”.

Itsasoa gurutzatuz bizitza arriskatzen duten pertsona eta asilo eskatzaile horientzako bide seguruak eskaini beharrean, ordea, muga gaineko polizia kontrola areagotzea erabaki dute bi gobernuek, migratzaileen eskubideen defentsan lan egiten duten GKE-n eta aktibisten proposamenen aurka.

Asilo eskatzaileentzako bide seguruak aldarrikatzen dituen Safe Passage erakundetik diotenez, kontrabandistek kanalean duten kontrola ezin da hautsi errefuxiatuei alternatibak eskaini gabe: “[Gobernuek] elkarrekin lan egin beharko lukete, prozesu bateratu baten bidez, pertsonei Erresuma Batuan asiloa modu seguruan eskatzen laguntzeko eta Frantzian ere beste hainbeste egiteko”.

Jasotako inbertsioarekin, Dunkerque eta Calais inguruko kostaldea patruilatzen duten jendarmeak 250 bat izatetik 350 izatera pasako dira. Halaber, kanalaren ikuskaritzarako ekipamendu teknologikoa hobetuko dute drone, kamera eta helikoptero berriekin, eta pertsonen detekziorako txakurren ekipoak areagotuko dituzte ere. Dena den, akordioaren punturik esanguratsuena agente britaniarrek miatze lan horietan parte hartzea baimenduko duena da; izan ere, hauek lehen aldiz izango dute aukera, mugaren beste aldean, Frantziaren kontrol geletan eta kanaleko patruiletan behatze lanak egiteko.

Milaka pertsonak arriskatzen dute beren bizitza muga igarotzeko, bizitza hobe baten esperoan. Asko bidean hiltzen dira.

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude