Berlingo hiri-estatuko gobernuak astelehenean argitaratu du Karl-Marx-Allee hiribide historikoan 670 etxebizitza erosiko dituela. 90-100 milioi euro artean kostako den erosketa honekin, hiriaren gentrifikazioari eta alokairuen igoerari oztopoak jarri nahi dizkio Berlinek, The Guardian hedabideak publikatu duenaren arabera. Azaroan izan zen eskandalu baten ondorioz izan ziren mobilizazio jendetsuek bultzatu dute erosketa publikoa.
Etxebizitzen merkatuaren kontrola hartzeko lanean jarraitzen du Berlingo Gobernuak; kasu honetan, 670 etxebizitza erosiko dituztela plazaratu dute, etxe publikoen parkea handitzen joateko. Ekainean alokairuen prezioak bost urtez izozteko neurria onartu zuen hiriko gobernuak.
90 eta 100 milioi euro ingururen trukean erosiko dizkio etxebizitzak Gewobag enpresa publikoak Predac-i. Joan den azaroan Deutsche Wohnen Berlingo etxebizitza enpresa nagusiak erosiko zituela esan zuen, eta protesta eta mobilizazio jendetsuak eragin zituen, alokairuen prezioak igoko zirela aurreikusi baitzuten. Protestek Berlingo Gobernuak erosketa hori blokeatzea eragin zuten, eta zortzi hilabete beranduago instituzio publikoak berak erosiko ditu etxebizitza horiek.
Michael Müller Berlingo alkateak positiboki baloratu du etorkizuneko erosketa hau: “Berlindarrek hirian bizitzen jarraitzeko aukerak behar dituzte. Horregatik da gure intentzioa ahal dugun leku guztietan etxebizitzak erostea, Berlinek bere etxebizitza merkatuaren kontrola berriz hartu dezan”.
Ekialdeko Alemaniaren ikurra
Karl-Marx-Allee hiribidea Alemaniako Errepublika Demokratikoaren proiektu nagusienetariko bat izan zen urteetan. Hiribide zabal eta etxebizitzaz josia zen, ahalik eta jende gehien bertan bizitzeko. Etxebizitzak jabetza publikokoak ziren, baina 1990eko hamarkadan pribatizatu egin zituzten. Honen harira, Michael Müller Berlingo alkateak erabaki estrategikoa dela esan du, 1990eko hamarkadan inbertitzaile dirudunei saldu zitzaizkien etxebizitzak berriz ere jabetza publikokoak bihurtzeko.
Nahi dugun etxebizitza izeneko topaketak egiten zituzten bitartean zenbait kolektibok protesta egin zuten: "Nahi dugun baina eskuragarri ez dugun etxebizitzak solasten ari dira", salatu zuten. Ohartarazi dute gutxienez sei familia ari direla kalean bizirauten:... [+]
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.