Emakumeak borrokan

600 euroko isunak polizia bat agertzen den bideo batean "atsegin dut" sakatzeagatik

  • Mozal Legea aplikatu zaie Santiago de Compostelako polizia bat agertzen den bideoan “atsegin dut” sakatu edo iruzkinak jarri dituztenei. “Edukiak sustatzea eta polizia irrigarri uztea” egozten zaie.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko otsailaren 17a
Mozal Legearen aurkako manifestazio bat

Bideoan polizia bat agertzen da, ustezko delitugile bat atxilotu nahian, arrakastarik gabe. 17.000 aldiz erreproduzitu dute, 300 aldiz partekatu eta “poliziaz barre egiteko iruzkinak” idatzi dituzte. Protagonistak salaketa ipini zuen iazko azaroan, bideoa grabatu duen pertsonaren aurka. Baita edukia sareetan zabalduz biral egin dutenen aurka ere. Orain, 600 euroko isuna jasoko dutela jakinarazi zaie, 37.4 artikulua urratzeagatik. Bideoaren egilearentzat, ordea, isuna 30.000 eurokoa izango da, nor den jakinez gero.

Salaketaren arabera, bideoaren hedapenak poliziaren segurtasun pertsonala zein familiarena arriskuan jartzen du. “Atsegin dut” sakatu dutenei “edukien sustatzaile” izatea egozten zaie eta iruzkinen egileei “poliziaren ahalmena zalantzan jartzea eta irrigarri uztea”.

Egunean 30 bat pertsona zigortzen dituzte Espainiako Estatuan Herritarren Segurtasunerako Legearen bitartez polizia-agenteen aurkako “errespetu faltak” egiteagatik, eldiario.es-ek jakinarazi duenez.

Lege hau 2015eko matxoan onartu zen oposizio osoa kontra egon arren. Harrezkero polemikak ugariak izan dira. Jorge Fernández Díaz orduko Barne Ministroak ziurtatu zuen “denbora pasa ahala, zalantzak edo kritikak deuseztatu” egingo zirela, baina kalean zein sare sozialetan Mozal Legearen aurkako aldarrikapenak ugariak izan dira, eta azaroan Espainiako Diputatuen Kongresuak berak legea indargabetzeko mozio bat onartu zuen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Mozal legearen mehatxua

Mozal legearen mehatxua kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-07 | Hala Bedi
Mikel Saenz de Buruaga (Hala Bedi)
"Garaipen txiki bat izan da, baina Mozal Legeak indarrean dirau"

Hala Bediren irakurketa Mozal Legearen epaiketa irabazi ondoren.


2019-04-24 | Amaia Fernández
Hala Bedik Mozal Legearen auzia irabazi dio Eusko Jaurlaritzari
MULTIMEDIA - erreportajea

Mikel Saénz De Buruaga Hala Bediko kazetariari telefono mugikorra apurtu eta 602 euroko isuna jarri zion Ertzaintzak, Gasteizko Errekaleor auzoan izandako polizia-operarioaz informatzeagatik. Azkenean, mozal legearen auzia irabazi egin dio Eusko Jaurlaritzari.


Hala Bedik Mozal Legearen auzia irabazi dio Eusko Jaurlaritzari

Mikel Saez Buruaga kazetariak Ertzaintzari eta Eusko Jaurlaritzaren segurtasun sailari irabazi die epaitegietan, Hala Bedik informatu duenez. Cristina Ruiz Oteiza epaileak Mozal Legea erabiliz jarri zioten isuna bertan behera eta eraginik gabe utzi du. Hala Bediko kazetariari telefono mugikorra apurtu eta 602 euroko isuna jarri zioten Errekaleor auzo autogestionatuan argindarra moztu nahian Ertzaintza egiten ari zen operazio baten berri ematen ari zela. Irrati libreko kideek epaitegietara jo... [+]


2019-04-02 | Z. Oleaga
Mikel Saenz de Buruaga, Hala Bediko kazetaria, epaitegien aurrean
"Jokoan ez dago gure kasua, guztion eskubideak eta kazetarion lanerako eskubidea baizik"

Bi urte luzeren ostean, eta Hala Bedik ordaintzeari uko egin ostean, heldu da azkenik Mikel Saenz de Buruaga kazetariaren aurkako epaiketa. Jende andana bildu da astearte goizean Gasteizko epaitegietan, irrati libreak deituta, kazetariari eta bere jardunari babesa adierazteko. “Mozalik ez. Kazetaritza ez da delitua” zioen pankarta eraman dute elkarretaratzera.


2019-04-02 | Hala Bedi
Iritsi da Mozal Legea baliatuz Ertzaintzak zigortutako lehen kazetariaren kontrako epaiketa

Gertaeretatik ia bi urte pasa direnean eta bide administratibotik zigorra konfirmatu zenetik urtebete igaro denean, asteartean, apirilaren 2an, Mikel Sáenz de Buruaga Hala Bediko kazetariaren kontrako epaiketa burutuko da. 2017ko maiatzean Gasteizko Errekaleor auzoan jazotako polizia-operazioa grabatzeagatik Herritarren Segurtasunerako Legea aplikatu zioten Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak. Mozal Legea aplikatuta, Jaurlaritzak zigortutako lehen kazetaria da. Egun berean 11.30ean... [+]


2019-03-29 | ARGIA
Ertzaintzak Mozal Legeaz zigortutako lehen kazetariaren epaiketa apirilaren 2an izango da

Hala Bedi irratiko Mikel Saenz de Buruaga kazetariari "Herritarren Segurtasun Legea" (Mozal Legea izenez ezaguna) aplikatu zioten Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak, 2017ko maiatzean Errekaleorren polizia operazioa grabatu izanagatik. Alegazioetarako bide administratibo guztiak agortu ostean, Hala Bedik 2018ko apirilean iragarri zuen auzitegitara joko zuela, "informatzeko eskubideari eginiko erasoa delako". Apirilaren 2an izango da epaiketa, eta Hala Bedik elkarretaratzea... [+]


2019-03-26 | ARGIA
Errepresioa eta protesta sozialen kriminalizazioa jo-puntu, Bilbon burutuko diren jardunaldietan

Martxoaren 29tik 31ra bitartean Bilbon egingo diren “Errepresioaren eta protesta sozialen kriminalizazioaren kontrako jardunaldiak” aurkeztu dituzte asteartean.


2019-03-03 | Axier Lopez
Lander Arbelaitz Mitxelena
"Kazetaritzan garai zailak datozela dirudi"

2018ko maiatzaren 21ean, Donostiako kaleetan, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek hizkuntza eskubide urraketa baten berri eman izana “iraintzat” jo dute bi ertzain erdaldunek. Ertzaintzak barkamena eskatu du egun horretan gaizki jokatzeagatik eta ARGIAk euskaltzale eta kazetarien babesa jaso du egindako lanagatik. Halere, martxoaren 20an, berriro ere, hedabide batek kazetaritzaren eta informazio askatasunaren defentsa egin beharko du epaitegietan.


2019-02-28 | ARGIA
Errepresioaren eta gizarte-protestaren kriminalizazioaren kontrako jardunaldiak Bilbon

Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataformak antolatuta, martxoaren 29tik 31ra bitartean egingo dira jardunaldiak, Santutxuko Karmela Bizirik gune autogestionatuan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude