5G

5G: teknologia berri baten alde guztiak ez direnean onak

  • 5G teknologia garatzen ari zela aurkeztu zenetik, mundu mailako hainbat pertsona eta talde kanpaina egiten ari dira hori geratzeko. Gizakia desagerrarazteko gerra-arma eta giza-dominazio eta kontrolerako tresna izatea dira 5Garen aurka egoteko erabiltzen dituzten arrazoietako batzuk.

5Garen aurkako deiadarra.

2016ko ekainaren 20an, duela hiru urte, AEBetako Komunikaziorako Batzorde Federalak 5G teknologia garatzeko “lasterketa” hasi zela iragarri zuen. Teknologia berria argitaratu eta gutxira Service Provider Strategies elkartearen esan zuenez, 2024rako 5G teknologiak haririk gabeko zerbitzuen bidezko diru-sarreren %26a eragingo du. Ahots asko daude, baina, teknologia honek sortuko dituen arazoak argitaratu eta haien aurka agertu direnak.

 

 

5G teknologiak izango duen pisu ekonomikoa.

 

 

Mediku, zientzialari eta ekologista batzuen aditu-talde batek 5G teknologiaren alde txarrak plazaratu ditu txosten batean, eta mundu mailako deiadarra zabaldu dute 5Garen ezarpena gelditzeko sinadurak biltzeko asmoz. Talde honek txostenean azaldu du, oinarria lurrean edo espazioan izango duen teknologiak irradiazioarekiko esposizioa asko handituko duela. “Aurrekaririk gabeko aldaketa klimatikoa ekarriko du teknologia berri honen ezarpenak. Oraindik ez dakigu zenbatekoa izango den teknologiak ondo lan egiteko behar izango duen irrati-frekuentzia igorleen dentsitatea. Lurrean milioika 5G igorle jarriko dira lehenengo urteetan, eta espaziora 20.000 satelite gehiago bidaliko dira” esan diote.

5G teknologia bidez datuak igortzeko uhin milimetrikoak erabiltzen dira; solidoetan barrena gaizki transmititzen diren uhinak dira hauek, eta honek 100 metroro 5G igorle bat egotea eragingo du. Aurreko internet generazioen antenek eremu zabal batean zabaltzen zuten seinalea, irradiazio gutxiago eraginaz. Beraz, generazio berri honekin datuak transmititzeko oinarrizko estazioek gaur egun baina ehun aldiz potentzia gehiago izango dute, horrek osasunean duen eraginarekin.

Aditu-taldeak irrati-frekuentziek osasunaren gainean dauden eraginak frogatzen dituzten 10.000 ikerketa baina gehiago daudela baieztatu du: gene alteratuak, metabolismoko alterazioak, minbiziak, DNAn kalteak, erradikal askeen igoera… Talde honek 4G eta 5G teknologien arteko ezberdintasun kualitatibo eta kuantitatiboak azalduz amaitzen du txostena, eta teknologia berria debekatzea eskatu du.

Debekatzeko eskakizuna sinatutakoak

Hainbat akademiko eta adituk sinatu dute 5G teknologia debekatzeko nazioarteko eskakizuna: Lauraine Margaret Helen Vivian antropologo hegoafrikarrak, Don Maisch ikertzaile australiarrak, Girish Kumar ingeniari indiarrak, Carlos Sosa aditu kolonbiarrak… baina hauen guztien artean, deigarriena Mateusz Morawiecki da, Poloniako Lehen ministroa. Polonian Varsovia, Gliwice eta Lodz hiriak 5G teknologiaren probarako erabiltzen ari dira, eta horregatik sinatu du Lehen ministroak. Honek politikari eta instituzio gehiagok sinatzea ekar dezake, baita nazioarteko instituzioek ere.

Bigarren Gerra Hotza?

Nicholas Negroponte informatiko eta arkitekto estatubatuarrak El País egunkari espainiarrean izandako elkarrizketan 5G teknologia ez dela hain iraultzailea izango adierazi du. Hala ere, Nagropontek dio AEBek sektore teknologikoan lehen herrialdea izateari utzi ziotela duela hamabost urte: “Aktore nagusiak jada ez dira enpresa amerikarrak. 5G eta Huaweiekiko bat-bateko interesak bereziki harritzen nau, 5Ga ez baita saltzen diguten bezain garrantzitsua” adierazi zuen.

 

 

5Garen standa mugikorren kongresu batean.

 

 

Benetako aldaketa 3Ga izan zela esan du, eta etorkizuna baldintzatuko duen teknologia fusio nuklearra izango dela baieztatu: “Norbaitek fusio nuklearra dominatu ezkero, jokoaren arauak aldatuko ditu. 5Ga ez da iraultzailea izango. Eta Txinak 5Garen eremuan egiten duenari begiratuz gero, besteak beste, AEBekiko oso aurreratuta dagoela ikus dezakegu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 5G
1.000 firma lortu dituzte Arrangoitzen, 5G antena bat kentzeko

Antenak osasunean ziurgabetasuna eragiten duela salatu dute, izan ere, haien esanetan inongo ikerketak ez duu frogatzen uhin elektromagnetikoak kaltegabeak direnik.


2022-07-26 | ARGIA
Herrian 4G antena jartzearen inguruan bozkatu dute Ainhize-Monjoloseko herritarrek

TDF konpainiak Ainizamendin ezarri nahi duen antenaz informatzeko bilkura egin zen Ainhize-Monjolosen, eta pasa den asteburuan herri galdeketa antolatu du herriko kontseiluak. 4G antena ezartzearen alde bozkatu du gehiengoak, eta 5G antena ezarri ez dadin moratoria eskatuko du... [+]


2021-11-02 | Leire Artola Arin
5G antena bat jarri nahi duten eremua okupatu dute Donamartirin

Arberua Bizirik taldeak astelehenean okupatu zuen lursaila, eta “behar den bitartean” han jarraituko dutela jakinarazi dute.


2021-10-29 | Euskal Irratiak
5G antenaren ezartzearen kontra kalera aterako dira Arberoan

Arberoa eskualdean (Nafarroa Beherea) berriz mobilizatuko dira 5G antenaren ezartzearen kontra. Larunbat eta igandean mintzaldi eta kontzertuak izanen dira.


2021-03-31 | Euskal Irratiak
5G antena baten ezartzeko obren hasiera blokatu dute 30 bat pertsonak Donamartirin

Behe Nafarroako Donamartirin, Free operatzaileak bultzatu 5G antena baten ezartzeko obren hasiera blokatu dute 30 bat pertsonak astelehen atsalde huntan.


Eguneraketa berriak daude