5G

1.000 firma lortu dituzte Arrangoitzen, 5G antena bat kentzeko

  • Antenak osasunean ziurgabetasuna eragiten duela salatu dute, izan ere, haien esanetan inongo ikerketak ez duu frogatzen uhin elektromagnetikoak kaltegabeak direnik.


2023ko uztailaren 11n - 10:59
Azken eguneraketa: 13:01
Arrangoitzeko (Lapurdiko) 5G antena-errepikatzailea / Argazkia: kazeta Arrangoitzeko (Lapurdiko) 5G antena-errepikatzailea / Argazkia: kazeta
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

1.000 sinadura lortu dituzte Arrangoitzen (Lapurdin) ezarri duten 5G antena-errepìkagailua kentzea eskatzeko. Kazetak bildutako informazioaren arabera, ekainaren 8an hasi ziren 38 metroko antena jartzeko lanak, eta herritarrek salatu dute “ezustean harrapatu” zituela.

Biztanleen haserrea ikusita, Philippe Echevarria auzapezak eraikuntza kentzeko prozedura hasi du. Haren esanetan, antena-errepikagailua kentzeko operadoreak “erabakia errekurritu” beharko luke.

Besteak beste, “kalte estetikoa” eragiten duela azaldu dute, eta etxeetatik 300 metro baino gutxiagora eraiki dutenez, osasun gaietan zirugabetasuna eragiten duela diote. Uhin elektromagnetikoek kaltegabeak direla frogatzen duen ikerketarik ez dagoela azpimarratu dute.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...